Adinekoek ere badute zer esan Nafarroan


Metodologia


Esku-hartze eredua hainbat iturri teorikotan oinarrituta dago: memoria lantzeko metodoa; psikopedagogia aktiboa eta esku-hartze sozialeko eredu ekologikoa. Alderdi kognitiboari dagokionez, proiektuak bi jarduera nagusi garatzen ditu: erabiltzaileen ebaluaketa eta memoria-arloa lantzea.

Erabiltzaileen ebaluaketa banakakoa da, eta helburua bikoitza da: batetik, hondatze kognitiboa dagoen antzematea eta memoria-arrangurak baloratzea, eta, bestetik, partaideen bizi-kalitatea ebaluatzea.

Memoria-lanketa talde-lanean egiten da, eta helburua prozesu kognitiboak suspertzea da: arreta-kontzentrazioa, hizkuntza, ulermena, gauzatzeko gaitasunak, arrazoiketa eta ikasketa; horiez gain, baliabide kognitiboak garatzea eta berariazko teknikak (funtsean, asoziazioa eta irudikatzea) eta izenak, zenbakiak eta testuak oroitzeko teknikak erabiltzea.