Zer behar dut matrikulazioa egiteko?


Matrikula UMAFYren idazkaritzaren bitartez eginen da, bere garaian jakinaraziko den matrikula epeen barnean.

Matrikula berresteko, tasak kontuan ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria igorri beharko da UMAFYk Agoitzen duen egoitza nagusira.

Halaber, ikasleak murriztapenen edo salbuespenen bat izanez gero, aipatu ziurtagiriarekin batera bekaduna dela egiaztatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ikaslea lehenengoz matrikulatzen denean, Idazkaritzara NAren fotokopia bat eta agiri horretako tamainako bi argazki igorri edo eraman beharko ditu, atzealdean izen-abizenak idatzita.

Irakasgai baterako matrikulak eskaintzen diren lekuak baino gehiago badira, izena emateko ordena zainduko da zorrotz. Hala ere, UMAFYren lagunak lankidetza programan parte hartzen dutenentzat hainbat leku gordetzea aurreikusten da.

Ikasturte batean gehienez ere 24 kreditu eskura daitezke. Ikasleak, gaindituta dituzten irakasgaietan matrikula daitezke; alabaina, errepikatuko dituzten irakasgaiei dagozkien kredituak ez dira baliokoak izanen Diploma lortzeko.