Mariano García y Zalba


…Geroago, VI. Batailoi Arinaren musika bandan sartu zen, eta han figle musika-tresna jotzen zuen. Bikain jotzen zuen tresna hori, eta, horren ondorioz, horren musikari tituludun egin zen.  Garai honetan hasi zen musika egiten eta hainbat lan egin zituen bandarako, arrakasta handiarekin jo izan zirenak.
Hainbat urtez musikari militar aritu zen lanean, eta hainbat taldetan barna ibili zen, noiz eta, lanbide hori utzita, Iruñera iritsi zen behin betiko gelditzeko.
Berriz ere katedraleko musika kaperan parte hartu zuen, eta han, 15 urte besterik ez zituela, 29. zenbakiko kapilau saria hartu zuen, baxuak ordezkatuz. Gainera, organo-jotzailea eta musikagilea izan zen bertan. 1828ko irailaren 26an eskatu zuen baita eman ere 24. zenbakiduna. Hori libre gelditua zen Hilarión Eslavak gora egin zuelako Burgo de Osmako katedralera (eta gero Sevillakora eta Madrilgo errege kaperakora ere joan zen). 1829an kapilau sariari uko egin eta, hurrengo urtean, kalonjeak erresumatik ateratzeko lizentzia eman zion.
1830etik 1833ra hainbat musika postutan barna ibili zen Mariano. 1833ko otsailean Valladoliden zegoen eta urte bereko martxoan Iruñera joan zen, berriz ere katedralera. 1836ko ekainean Iruñeko katedrala utzi eta Ourenseko erregimentu probintzialean sartu zen. Hainbat hilabete geroago Iruñera itzuli zen, eta bertan gelditu zen hil arte.
Narcisa Martínez andrearekin zegoen ezkonduta, eta hiru seme-alaba zituen: Mauricio, María Cruz eta Ricardo.
Musika ezagutza handiak izanik, eta nekatu gabe eta maitasunez lanean aritzen zenez, Musika Akademia fundatu zuen. Berak eman zion sostengua hainbat urtez, noiz eta, izen handia lortuta, Iruñeko Udalak laguntzeko asmoa agertu eta bere bizkar hartu zuen.  Iruñeko Musika Eskolako lehen erregelamendua Udalak onartu zuen 1858ko uztailaren 21ean. García fue nombrado director, con 6.000 reales anuales de sueldo, el 18 de septiembre... (5).
Garai honetakoak dira bere lan gehienak (Iruñeko katedralean 118 partitura daude, Santiagokoan 27, Palentziakoan 28 eta beste batzuk Orreagako Kolegiatan), eta Eslavak esan zuenez, oso estimatuak izan ziren bere ideien argitasunez eta erraztasunez, egitura onarengatik, eta, batez ere, gustu onarengatik. Horietarik asko, erlijio izaerakoak, Santiagon eta Palentzian daude, baina ia gehienak Iruñeko katedraleko agiritegian daude. Lan asko egin zituen, haietako batzuk nabarmendu beharrekoak: El Miserere llamado magno, las Siete Palabras (Iruñeko katedral-funtzioan Dubois egilearen lanak ordezkatu zuen), La Despedida de las Flores de Mayo, La Misa a 8 con coro de Sochantres, Ave maris stella, Stabat Mater dolorosa eta La Misa de la Vela. Azkeneko hori Agoizko parrokiari eskainia zen eta herriko San Miguel abesbatzak abestu zuen lehen aldiz, 1975eko abuztuaren 10ean. Lan hori Fa M. tonalitatean egin zen 4 eta 8 ahotsetarako, eta okestra eta abesbatza mistorako lau ahotsetarako. Festa giroko meza da, Eslavaren estiloaren barnean.
Marianoren lanak asko interpretatu ziren XIX. mendearen erdialdean eta XX. mendearen hasieran. Leocadio Hernández Ascunceren arabera, egile honen ospea, bere lan batzuei esker, penintsulako esparru guztietara iritsi zen (La música sacra en la historia Pampilonense, Tesoro Sacro Musical. Madril aldizkariann, 1947, 12. zk., 92. or.). Ezagunetako bat izan zen Ama Birjinari egindako agurra, Adios, Reina del cielo izenekoa.
Baina, agian, denetan handiena VÌsperas grandes de San FermÌn izenekoa da. 1855ekoak dira eta lau zati dituzte: Deus in adjutorium, Dixit Dominus, Beatus vir eta Magnificat. Uztailaren 6ko arratsaldean jotzen dira San Lorentzo elizan. Egun jotzen den bertsioak gehitu diren bi zati ditu: bata Laudate izenekoa da (1878) eta, bestea, Himno a San FermÌn izenekoa, lau ahotsetan eta abesbatzan. Joaquín Maya egilearenak dira biak. 1940. urtera arte jo izan ziren eta gero berriz ere sartu ziren. Egun herriaren nortasunaren eta bere tradizioen zati dira.
San Luis Gonzaga elkartearen ohiko laguntzailea zen, eta horrentzat makina bat jaunartzeko motete, salbe eta beste kantu batzuetarako letra sortu zituen. Lan haiek guztiak izugarri zabaldu ziren herritarren artean eta, aurrekoak bezalaxe, oraindik ere jotzen dira.
Beren lanek oso musika nortasun pertsonala eta berezia agertzen dute; melodiak sentimendu handikoak dira eta, bere harmonizatzea, ongi bukatua eta perfektua.
Gizatasunari dagokionez, pertsona ona eta alaia zen eta sekula ez zuen ezezkorik eman mesede bat egiteko orduan. Izateko modu horrek eta ezaguna den bere musika talentu handiak, ezagutu zuten guztien atxikimendua ekarri zioten. Bere heriotzak, 1869ko otsailaren 5ean Iruñean gertatu zenak, sakramentu santuak jasota recibidos los santos sacramentos… (6)guztien atsekabea eta negarra eragin zuen.
Mariano Garcíak utzi zigun, bere lanez gain, bere izaera alaiko eta espiritu eskuzabaleko oroitzapen atsegina.

___________
(5)  Fernando PÈrez Olloren aipua, honako liburu honetan ageri dena: ìMiguel Astrain, el Vals y  el Riau-Riauî.
(6) IruÒeko San Joan Bataiatzailearen parrokiaren agiritegia. Hildakoen Liburua, 1855etik 1878ra, 132. folioa, 14. jarlekua.