Agoizko alde zaharra

Hiri historikoko alde zaharra arkitektura zibil gotikoa eta modernoaren laginez beteta dago. Trinkete, Larraineta, Santa Ana, Irigoien eta Errotako aldapa kaleetako etxeak nabarmentzen dira. Trinkete kalean adibide bikaina da Díaz etxea. Haietan harlandu oneko etxeak aurki daitezke, atari puntadunak edo zirkulu erdikoak dituztenak, eta zurezko hegalak, haietako batzuk armarridunak.

Hiriko fatxadetan oraindik mantentzen diren armarri gehienak noblezia tituluei dagozkie. Haien artean nabarmentzekoa da Argamasilla markes jaunaren etxe-jauregiko pareta lauzetan ageri diren armarriak eta harrizko beste bi, etxe noble horretan bizi izan diren bi abizenei dagozkienak.