Aurkezpena


Agoitzen, 1976az geroztik, Bilaketa da herrian antolatzen diren kultur eta arte-ekimen askoren protagonista eta sustatzailea. Antzerki-lanak, errezitaldiak, musika klasikoa, folklorea, antzerkia, dantza… horiek eta beste arlo batzuk lantzen dituzte hamabi begiralek.

Bilaketa sortu eta hurrengo urtean jarri ziren abian nazioarteko Poesia sariketa, Agoitz Herria saria; Narratiba sariketa, Tomas Fermin de Arteta saria; Pintura sariketa, Agoitz Herria saria. Handik urte batzuetara jarri zen abian kanpo-eskultura sariketa.

Sariketa hauek estatu osoan antolatzen direnen artean hoberenetakoak dira, bai sarien zenbatekoagatik, bai antolatu diren edizioengatik ere, baita sariketa bakoitzeko epaimahaikideen kategoriagatik ere.

Urte hauetan, Kultur Arloak hainbat antologia argitaratu ditu. Aipatu antologia horietan azken aldian antolatu diren Poesia eta Narratiba Sariketetan finalista izan diren lanak jaso dira. Horiez gain, herriko bi autoreren liburuak argitaratu dira: bat Agoizko historiari eta usadioei buruzkoa, eta, bestea, herriaren iraganeko egunerokotasunari buruzkoa.

Argazkiak