Aurkezpena


Bilaketako Adinekoen Arloa Agoizko eta eskualdeko adinekoekin (55 urtez gorakoak) lan egiten duen monitore-talde batek osatzen du. Gaur egun, aipatu arloa 400 inguru lagunek eta sei monitorek osatzen dute.

Arlo honi ezarritako helburuak honako hauek dira:

Osasun Arloa

Gorputzaren eta buruaren gaineko kontrola berreskuratzea da asmoa, yogaren, buru-laxapenaren, igeriketaren, sofrologiaren, gorputz-adierazpeneko tekniken eta ongizate eta gogobetetasun pertsonala bultza dezakeen beste edozein jardueraren bitartez.

Heziketa / Kultur Arloa

Kultur pobreziari edo ezagutzen eskuratze-geldialdiari aurre egiteko, arlo honetatik adinekoen, taldeen eta/edo komunitatearen gizarte- eta kultur bizitza dinamizatu nahi da.

Aisia eta Denbora Libreko Arlo

Denbora libre ugari dagoela kontuan hartuta, arloaren helburua adinekoei denbora hori sormenez eta atseginez bizi dezaten trebatzea da, eta irudimena, gaitasun artistikoa eta estetikoa, eskulan-gaitasuna, jolas-balioak eta elkarbizitzarako izaera garatzera zuzendutako ekintzetan parte hartzera bultzatu. Halaber, bakardadeari eta bakartzeari aurre egiteko, giza harremana eta komunikazioa ere bultzatu nahi dira.

Adinekoen Arloa Nafarroako Gobernuko Erakunde eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago.

Argazkiak