Aurkezpena


1976az geroztik, Gazteria Arloa haur eta gazteen aisialdia lantzen ari da. Aisiari alternatibak eskaintzearren, jolas-jarduerekin eta nortasuna aberasteko jarduerekin betetzen du denbora hori. Giza eta heziketa-marko bat sortu asmo du, balio berrietan eta bizimodu duinean oinarrituta.

Gazteria Arloaren heziketa-proposamenak ez ditu beste ereduak kopiatu nahi, baizik eta, errealitateari buruzko hausnarketatik abiatuta, teoria pedagogiko berria sortu, heziketa-arloko eta giza harremanen arloko teorikoen ekarpenetan oinarrituta.

Eskolatik irtenda, larunbat arratsaldeetan edo eskola-oporretan, denbora librea luzea da. Oro har, ordu luze horiek positiboak edo negatiboak izan daitezke; zertan ematen diren, horixe da kontua. Ordu horietan, batzuetan, telebista gehiegi ikusten dute, edo ezer egin gabe egoten dira, edo ordu luze horiek kalean ematen dituzte.

Gure gizarteak (eta datozen urteetakoak) gero eta denbora libre gehiago du. Gure haur eta gazteek denbora hori antolatzen ikasi behar dute. Astialdia dibertigarria, sortzailea izan daiteke, gauza berriak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera ematen digu.

Bost talde horietako bakoitzean hiruzpalau begirale daude, eta hauek dagokien taldearen interesen, premien eta ezaugarrien arabera, jarduera-programa (hiruhilekoa, urtekoa, eta abar) antolatzen dute.

Argazkiak