Argamasillako Jauretxea


XV. mendearen bukaeran eraikia. Estilo errenazentistako eraikin hau Nafarroako arkitektura zibilaren adibide onenetakoa da.

Oina L formakoa du eta bere altxaeran bi gorputz daude, elkarren jarraian. Fatxadan hiru barne-huts daude; erdiko ate karratua, bi burdin sare alboetan, atearen gaineko balkoi irtena eta beste bi, alboetan irtenik gabe, armarri bana dutena erdiko balkoiaren bi aldeetan. Multzoa osatzen du zurezko hegal irten bat. Teilatuaren erdialdearen gainean adreiluzko kutxa kubikoa ageri da, alboetan puntu erdiak dituenak. Barne eskaileraren kutxari dagokio, eta, ustez, XVIII. mendekoa izan behar du.

Jauretxea zaldun nobleena izan da, besteak beste, Erdozain, Elio, Arteta jaunena, baita Bayona-Lapena zaldun nobleen sortetxea ere. Bertan lo egin zuten, besteak beste, Juan Albretekoak, Magdalena andreak eta Ramón María del Valle-Inclánek berak ere bai.