Agoizko datu orokorrak


Agoitz herrira aise iristen da. Agoiztik ordu erdira honako hauek guztiak dituzu: Orreaga, Zangoza, Xabierko gaztelua, Leireko monasterioa, Arbaiungo eta Irunberriko arroilak eta Iruña. Azken horretatik igarotzen da Foru Komunitatea iparraldetik hegoaldera igarotzen duen autopista; hori, alde batetik, Irungo mugatik Aragoi eta Katalunia aldera doan korridorearekin elkartzen da, eta, bestetik, Iruña Gasteizekin eta Bilboko hirigunearekin eta Donostiarekin batzen duen zeharkako bidearekin elkartzen da.
Agoitz herria Irati ibaiaren eskuineko bazterrean dago eraikia, Zarikietako mendiaren azpian, eta 504 metroko altueran dago. Mendi horietan, gotorleku baten antzera, Itzagako peña nabarmentzen da (1.353 metro). 2.500 biztanle inguru izanik, Agoitz da eskualde bateko nukleoa. Eskualde horretan herrixka ugari barreiatuta daude, eta administratiboki, ibarretan antolatuta daude horiek.

Agoizko herria egungo erreferentzia da, industria, osasun, hezkuntza eta, batez ere, kultura arloei dagokienez.

Agoizko datuak

Kategoria: Herria.
Administrazio kategoria: Udalerri simplea.
Epai barrutia: Agoitz.
Merindadea: Zangoza.
Geografia eskualdea: Pirinio aurreko arroa, Agoiskoa.
Biztanleria: 2.500 biztanle inguru.
Azalera: 13,2 km2.
Altuera: 504 m.
Klima: Epela, eragin ozeaniko eta kontinentalak dituena. Urteko batez besteko tenperatura: 16º C.
Inguru geografikoa: bere udal-barruti guztia Longidako ibarrak inguratuta dago. “Uharte-udalerria” deitzen diren horietakoa da, eta Longidako ibarretik bereizita dago XV. mendetik.
Jentilizioa: Agoisko, agoiztar.

Zenbait bitxikeria

Agoizkoei sinpleak direla esan ohi zaie eta, gaztelaniaz, esaten diete erlojuko ezkilek ere trufa egiten dietela, orduak jotzean, ezkila txikiak esaten baitie: sim-plés…, sim-plés…, sim-plés… Eta ezkila handiak berretsi egiten du sendo eta temati:

son…, son…, son…

Halaber, ilaginak edo kardariak esaten zaie, antzina hori ohiko lanbidea baitzen herrian.