Eskulturak

Aire zabaleko museoa abian jartzeko motiboetako bat izan zen Bilaketak Agoitz herriari erreferentzia lekuak emateko nahia,  ingurunearekin bat egindako gune espezifikoetarako arte objektuak sortzeko interesa.

Museoak zenbait gune publikotan kokatutako eskulturak biltzen ditu. Herritarren kultura interesekin harreman estua izateko gauza da museoa, eta bisitariak kaleetan barna ibil daitezke, museoko aretoak balira bezalaxe. Agoitz bera da museoa, modu honetan herriko erakargarritasuna eta turismoari mesede egiteko.

Ikusgai daude, besteak beste, Faustino Aizkorberen Alegre recuerdo; Mari Carmen Porteroren Bioforma; Carmelo Astrainen Recuerdo de los antiguos juzgados  eta Jesús Alberto Eslavaren Origen lanak.

Bisitariak kale-gida baten laguntza izanen du. Bilaketaren egoitzan eta Turismo Bulegoan eskuragarri dago, eta bertan ibilbidea zehazten da.