Iturri handia

Duela gutxi zaharberritua, Karlos IV.aren garaian eraiki zen, 1801ean. Hala dio herrira urak ekartzean iturriaren gainean egin zen inskripzioak. Garaiko joerari jarraika egin zen, estilo neoklasikoan.

Iturri trinkoa da, enborrean Agoizko armarria duena, floroi baten gainean. Iruñean Luis Paret artistak garai eta estilo berean egin zituenen antzekoa da.