Legezko oharra: AOIZ, herria

1. Informazio orokorra

Bilaketa helbidea: Francisco Ynduráin, 12, 31430 AGOITZ (Nafarroa) www.bilaketa.com webgunearen jabea da. Ondoren aipatzen den pribatutasun politika webgune horri besterik ezin zaio aplikatu, eta horrek barne hartzen ditu www.bilaketa.com webgunean ageri diren orrialde eta azpiorrialde guztiak. Bilaketak ez du erantzukizunik hartzen bere webgunean dauden hiperesteken bidez ikus daitezkeen beste webgune gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez baititu batzuetako pribatutasun politikaren eta datu pertsonalak babesteko politiken inguruan. Bilaketak jakinarazi nahi die webgune honetako erabiltzaileei adierazpen honek islatzen duela Bilaketak duen datuak babesteko politika.

Politika hori eratu da datuak babesteko gaian indarrean dagoen araudia zorrotz errespetatuz, hau da, besteak beste, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datuak babesteari buruzkoa (LOPD, aurrerantzean) eta 994/1999 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien Erregelamendua onartzen duena (aurrerantzean, 994/1999 Erregelamendua).

2.Izaera pertsonaleko datuak biltzea

Bilaketak ez du datu pertsonalik biltzen webgune hau erabiltzen duten pertsonengandik erabiltzailearen borondatetik urrun dauden prozeduren bitartez, eta guztiz posiblea da webgunean zehar anonimoki nabigatzea, erabiltzaileak hala nahi badu.

Bilaketak soilik bilduko ditu erabiltzaileek webgunearen bidez boluntarioki eman nahi dizkioten datu pertsonal haiek, horretarako dauden mekanismoen bitartez (erregistro galdetegiak, Bilaketarekin izandako komunikazioak e-postaren bidez…). Soilik erabiltzaileak nahi duen kasu horietan, eta betiere modu boluntarioan, bere datuak komunikatu ahal izanen dizkio Bilaketari. Erabiltzaileak boluntarioki emandako datu horiek Bilaketa titularra den fitxategi automatizatu batean sartu ahal izanen dira. Horren ondorioz, Bilaketari bere datu pertsonalak ematen dizkion erabiltzaileak espresuki onartzen du horiek tratatzea, Bilaketak garatzen dituen zerbitzuak eman ahal izateko xedez. Bilaketak cookieak erabiltzen ahal ditu erabiltzaile batek bere webgunetik nabigatzen duenean. Cookieak artxibo txiki batzuk dira, webguneko erabiltzaileen disko gogorrean gelditzen direnak eta horien bidez ordenagailu jakin bateko erabiltzailea ezagutzeko balio dute, eta ez dute berez terminalaren erabiltzailearen datuen berri helarazten. Aipatu cookie horiek, Bilaketak erabiltzen ditu erregistratutako erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutzeko asmotan, behin bakarrik erregistratu eta gero, horietarako esklusiboki prestatuta dauden arlo eta guneetan berriz ere erregistratu gabe sartu ahal izan daitezen. Modu berean, erabiltzen dira erabiltzaileak webgunean nahi duen erara bere gustu eta beharren arabera pertsonalizatzeko, sartzen den bakoitzean egin behar ez dezan. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzen ahal du cookieak hartu behar direla jakinarazteko moduan eta horiek disko gogorrean instala daitezen galarazi ahal izanen du. Cookieak ez instalatzea erabakitzen bada, ez da arazorik izanen webgunera sartzeko, baina, beharbada, zerbitzua ez da osorik eta modu zuzenean jasoko. Kasu horretan beharrezkoa izan daiteke erabiltzaileak erregistratu behar izatea zerbitzu batean sartzen den bakoitzean, zerbitzu horrek halakorik eskatzen badu.

3. Segurtasun neurriak

Bilaketak bildutako datuak datu baseetan bil daitezke, eta Bilaketa da, esklusiboki, fitxategi horien titularra. Bilaketak bere egiten ditu datu base horietan dagoen informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta kalitatea bermatzen duten neurriak, bai teknika, antolakuntza eta segurtasun arloei dagokienez, 994/1999 Erregelamenduaren eta LOPD Legean ezarritakoarekin bat.

Baliteke beste pertsona edo erakunde batzuk sartu ahal izatea datu pertsonalak dituzten eta Bilaketa titularra den fitxategi automatizatu horietan hosting zerbitzuak ematean edo webgunea mantentzeko lanetan, baina, sartze hori LOPD Legearen 12. artikuluan xedatutakoarekin bat eginen da, beste batzuek datuak eskuratzeari buruzkoa baita artikulu hori.

4. Datuak tratatzearen helburua
Erabiltzaileak boluntarioki komunikatzen dituen izaera pertsonaleko datuak soilik erabiliko dira horiek bildu diren galdetegian zehazten den helburu horretarako eta, betiere, erantzunen dizkiete Bilaketaren enpresa jarduerari lotutako helburu zilegiei. Halaber, konfidentzialtasun osoz tratatuko dira eta soilik erabiliko dira biltzeko unean erabiltzaileari aipatu zitzaizkion helburuetarako. Webgune honen bidez Bilaketari boluntarioki bere datuen berri ematen dion erabiltzaileak espresuki onartzen du datu pertsonal horiek erabil daitezela Bilaketak bere zerbitzuak eta berritasunak bidaltzeko, zorrotz beteta indarrean dagoen Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko legedia, merkataritza komunikazioei dagokienez.

5. Datuak uztea
Webgune honen bidez jasotako datuak ez zaizkio utziko inongo subjektu edo enpresari, salbuespena izanik LOPD Legeak babesten dituen subjektu eta kasu zehatzak.

Bildutako datuak tratatuko dira betiere errespetatuz indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudia.

6. Datuen kalitatea

Datuak eskuratu, aldatu, ezeztatu eta haien kontra egiteko eskubideaz

Bilaketak konpromisoa hartzen du webgune honen erabiltzaileek emandako datuak uneoro eguneratuta mantentzeko, betiere erabiltzaile horien nortasunari eta ezaugarri pertsonalei egiazki erantzun diezaieten. Horretarako, edozein erabiltzailek Bilaketari emandako datuak eskuratu, aldatu, haien kontra egin eta, bere kasuan, ezeztatu ahal ditu. Horretarako komunikazioa bidali beharko dio Bilaketari, idatziz, honako helbide honetara: Francisco Ynduráin, 12   31430  AGOITZ (Nafarroa).