Zientzien eta Teknologia berrien kluba
Teknologia berriek gero eta garrantzi handiagoa dute gure gizartean, bizitzaren arlo guztietan: prestakuntzan, enpleguan, baita egunerokotasunean aurrera egingo badugu ere.
Gaur egun, dagoeneko, “analfabetismo teknologikoaz” hitz egiten dugu teknologia arloan prestakuntza minimoa ez duten pertsonak izendatzeko, gutxieneko ezagutza eza horrek gizarte-harremanak edo heziketa- eta lan-aukerak murrizten dizkienean.
Zientzia eta Teknologia Berrien Klubak, harremanean eta jolasean oinarritutako jolasa bidezko heziketaren bitartez, prestakuntza-jarduerak garatzen ditu arlo horretan. Horrela, haur, gazte eta adinekoen interesa piztu nahi da, bai heziketaren alde, baita informazioaren teknologiak erabiltzearen alde ere.
Klub horretan jolasari lehentasuna ematen bazaio ere, jolas eta jarduera bakoitzaren oinarrian gaur egun guztiz errotuta dauden balioen eta jarreren heziketa-proposamenera hurbiltzeko asmo irmoa dago: irakurketaren aldeko interesa piztu, kultur eta hizkuntz aniztasuna onartu eta horretaz gozatu, osasuna zaintzeari begirako heziketa,, ingurumena zaindu, artearen aldeko interesa piztu, edo zientzia- eta kultur diziplinetan esperimentatzearen aldeko grina.
Helburuak
Parte-hartzaileak
Proiektu honen jarduerak haur, gazte eta adinekoei (hala nahi dutenei) zuzenduta egongo dira. Zientzien eta Teknologia Berrien Klub honen helburuak kontuan hartuta, arestian aipatutako talde horien banaketa honako hau izango da:
Jarduerak
- Oinarrizko gaitasun informatikoak erabili.
- Web orriak sortu.
- Bideo digitalak editatu.
- Musika elektronikoa editatu.
- Interneteko bitartekoak baliatu.
- Teknologia berriek aukeran ematen dituzten multimedia-bitartekoak baliatu.
- Teknologia berrien arloan ekintzak garatu, eta partaideak ingurumenaren eta teknologiaren arloan trebatu.
- CD-ROM eta DVD euskarrian editatu.
- Informazio-iturri digitalak erabili: audioa, argazkia eta bideoa.
- Komunikazio digitalak berezkoak dituen tresnak erabili: web orria eta posta elektronikoa.
Arautegia
Bilaketak, klub honen bitartez, bere haur, gazte eta adinekoen esku jartzen dituen baliabide informatikoak heziketarako eta jolaserako dira, soilik. Haur, gazte eta adineko horiek ezin izango dituzte erabili, inola ere, merkataritza, publizitate edo propaganda helburuarekin.
Erabiltzaile guztiek, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen arautegian jasotakoa betez, informatika-sistemetarako atzipen baimendu gabeak ez egiteko, eta informazioa ez aldatzeko edo manipulatzeko konpromisoa hartzen dute.