Adinekoek ere badute zer esan Nafarroan


Helburuak


  • Adinekoak istorio-kontalari eginkizunetan trebatu, memoria-lanketarako teknikak erabiliz.
  • Ahoz nahiz idatziz jaso ditugun istorioak erabili adinekoek haurrei, gazteei nahiz beren adinekoei konta diezazkieten.
  • Zahartze aktiboa eta osasuntsua, belaunaldien arteko harremanak eta gizartearen parte-hartzea eta kohesioa bultzatu.
  • Adinekoen oroimenari eutsi eta bultzatu.
  •  Adinekoengan ipuinen inguruko sentsibilizazioa piztu, bai kultur balioak hurrengo belaunaldiei helarazteko tresna gisa, baita beren garapen pertsonalerako ere.
  • Adineko boluntario-taldeak sortzea bultzatu.
  • Adinekoen eta gazteen arteko elkarrekintza eta belaunaldien arteko trukatzea erraztu.
  • Beste herrialdeetatik etorritako pertsonekin kultura arteko trukatzea bultzatu.
  • Gizartean zahartzaroaren eta zahartzearen ikuspegi positiboa bultzatu.