Gazteentzako informazio Bulegoa


Bilaketaren mendekoa den Gazteentzako Informazio Bulegoa 1993ko urriaren 19an inauguratu zen. Aipatu bulegoa, inauguratuz geroztik, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko Bulegoen Erregistroan eta Gazteentzako Informazio Guneetan inskribatuta dago.
Gazteentzako Informazio Bulegoa zerbitzu publiko eta doakoa da, eta honen xedea da informazioa tresna baliagarri bihurtzea Agoizko eta eskualdeko gazteen giza, ekonomi eta kultur garapenerako.

Gazteentzako Informazio Bulegoak duen eta darabilen informazioa Dokumentazio eta Informazio Zentroetarako Erabileremuen Sailkapenaren arabera egituratuta dago.

Helburuak


Gazteei eta bestelako giza taldeei gizarte-aukeretara hobeto iristen lagunduko dieten alderdi guztiei buruzko informazioa eta orientazioa eman.

Bere jarduera-esparruaren barnean, gazte guztientzako interesgarriak izan daitezkeen eskaintzak eta deialdiak zabaldu.

Beste Bulego eta Informazio Guneekin lan egin gazteei, dokumentazioari eta informazioari buruzko gaietan.

Gazteriari, emakumeei eta beste hainbat gairi buruz duen dokumentu-funtsa sistematizatu, sailkatu eta gazte guztientzat eskuragarri jarri.


Gazte Informazio Sarea Nafarroan

Gazteentzako Informazio Gutun Europarra