Kilikien konpartsa


Jatorria denboren gauean Erdi Arokoetan, bederen- galtzen da. Kilikiak dira, eta, jakina, horiek dantzan jartzen dituzten, eramaten dituzten neska-mutilak; merezimendu, pazientzia eta trebetasun handiko taldea.

Urteko egun seinalatuetan (San Isidro, San Migel, eta, bereziki, herriko jaietan), erraldoi eta buruhandiekin batera, herriko kaleetan barrena ibiltzen dira, dantzan. Zinegotziekin batera doaz, eta herritarrak izutzea eta alaitzea dute helburu.Irudi hauek, inolako ordenarik gabe, gomabitsezko ziriekin armaturik, ikarak hartuta dauden haurren atzetik ibiltzen dira, eta ziri horiekin jotzen dituzte, maitekiro. Inguruan, erraldoi dotoreak segizioaren bidean aitzindari doaz, dultzainero eta txistulariek lagundurik.

Bilaketak 1986an eskuratu zituen bere bost kilikiak, sortu zenetik hamargarren urteurrena ospatzeko.