Txaranga


Historia


1997ko udazkenean, agoizko txaranga berri baten sorrera ematen da, hamabost gaztez osaturik, eta agoizko polifazetiko Patxi Goñi Vianak zuzendua. 2000. urtean, fundatzailearen gaixotasuna zela eta, Juan Beroiz Vergarak hartu zuen ardura. Juan herriko musikaria dugu, hainbat taldetan jo izana. Txaranga Bilaketak hogei urtez eskaini zuen bere musika, eta taldearen desegitea arte, 2017ko urrian, hogeita hamar gaztez osaturik egon zen.

Musika taldea herri askotan ibili zen, Nafarroa zein Euskal Autonomi Erkidegoan nagusiki, kaleak alaitasunez betetzen askotariko errepertorioarekin: kalejira, porrusalda eta mexikana klasikoenetatik, egungo musika berrira arte.
Taldearen ibilbidean zehar, hainbat egun gogoangarri aipa genitzazke, haien artean; 2006ko Malaga ferian emandako kontzertua zein 2009. urtean Madrileko Erretiroko parkean eskainitako saioa. 2007an, txarangaren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, bere lehen diska grabatu zuen hamalau abestirekin, eta Broadway musikala jarri zuen martxan herriko abeslari eta dantzariak lagunduta. 2011n, berriz ere, beste musikal bat egiteko erronka hartu zuen: Cabaret.

2006 Malaga jaietako emanaldia

2006eko abustuan Malagara bidaia egin zuten jaietan parte hartzeko, hiriko Udaletxeaz gonbidatuta.

2012 XV Urteurrena Ospakizuna

2012ko apirilaren 29 eta 30ean, XV. Urteurrena zelarik, eta urte bat baino gehiago saiatu ondoren, Cabaret musikala antzeztu zuten Agoitz Kultur Etxearen antzeztokian.

2007 X Urteurrenaren Ospakizuna

X. Urteurrena ospatzeko, 2007an, 14 abestiko CD bat grabatu zuten eta hamar urte horren bukaera ospatzeko, abenduaren 28 eta 29an, Kultur etxean, Broadway ikuskizuna antzeztu zuten, Txarangarekin, dantzariekin eta Agoizko abeslariekin.

Argazkiak