Helburuak
- Adinekoak istorio-kontalari eginkizunetan trebatu, memoria-lanketarako teknikak erabiliz.
- Ahoz nahiz idatziz jaso ditugun istorioak erabili adinekoek haurrei, gazteei nahiz beren adinekoei konta diezazkieten.
- Zahartze aktiboa eta osasuntsua, belaunaldien arteko harremanak eta gizartearen parte-hartzea eta kohesioa bultzatu.
- Adinekoen oroimenari eutsi eta bultzatu.
- Adinekoengan ipuinen inguruko sentsibilizazioa piztu, bai kultur balioak hurrengo belaunaldiei helarazteko tresna gisa, baita beren garapen pertsonalerako ere.
- Adineko boluntario-taldeak sortzea bultzatu.
- Adinekoen eta gazteen arteko elkarrekintza eta belaunaldien arteko trukatzea erraztu.
- Beste herrialdeetatik etorritako pertsonekin kultura arteko trukatzea bultzatu.
- Gizartean zahartzaroaren eta zahartzearen ikuspegi positiboa bultzatu.
