Kultur etxea

Kultur etxea, 2004ko urriaren 1ean inauguraturik, hiru solairu eta bi mila metro koadro dituen eraikina da. Honako zati hauek ditu barnean: eszena-gunea, erabilera anitzeko aretoa, turismo bulegoa, liburutegia eta bi erakusketa areto, haietako bat Bilaketako pintura fondoak gordetzeko prestatuta. Arte eszenikoen aretoan 270 pertsona sar daitezke eta 12,50eko ahoa eta 9 metroko fondoa duen eszenatokia dago bertan.

Arkitektura proiektuak bi gorputz ditu: bata, bi erakusketa aretoek hartzen dutena, eta, bestea, arte eszenikoetako aretoa eta liburutegia hartzen dituena. Lehen gorputzak eraikin zaharraren fatxada tradizionala mantentzen du, interes handikoa, eta bi maila ditu. Bakoitza erakusketa areto bati dagokio. Bigarren gorputza harrizko bolumena da, horizontala, traba arkitektonikorik gabeko solairu bakar batean garatzen dena.