San Romanen ermita

Agoiztik 3 kilometrora dago, Gendulaingo bidetik joanda. Berriki lehengoratutako eraikin txikia da eta garrantzi historikoa du, artistikoa baino gehiago. Bertan agramondarren eta beaumondarren arteko bake akordioa sinatu zen 1479an. Orduan eta hantxe, bi arerioek euren ezpatak iltzatu zituzten lurrean.  Bakea, agramondarren aldetik, Nafarroako Pedrok sinatu zuen eta, beaumondarren aldetik, Leringo kondeak, Luis de Beaumont jaunak.

Gertakizun hartatik sortu zen Agoizko armarria eta, orduan, herriari Hiri Onaren maila ematen zaio eta jarlekua Gorteetan, Unibertsitateen adarraren barnean. Agoizko biztanleei burges, egiati eta morrontzarik gabeak esaten zaie orduan.

Considerando que mediante la gracia divina, la paz e reposo daqueste reyno fue tratada, concluida e firmada en la Villa de Aoiz