Argazki artxibategia


Denon artean osatzen dugu gure herriko historia. Eta denon artean sortuko dugu Agoizko argazki artxibategia: argazkiz argazki kontatutako historia bat.

Proiektu hau, hain zuzen ere, zure baitan hasten da, zure argazki pertsonal eta familiakoetan, Agoizko, gure eta guztion bizitza hobekien kontatzen duten horiexetan. Zure argazkiei jarraituta honako hauek aurkituko baititugu: nolakoak izan ginen, nolakoak garen eta nolakoak izanen garen.

Gure bizimodua eta gerorako dugun proiekzioa ere badaude argazki horietan.
Horregatik, parte hartzera animatu nahi zaitugu. Aukeratu argazki onenak eta bidali info@bilaketa.com

Zure argazkiek badute zeresana.

Erretratu