
Historia
1997ko udazkenean, agoizko txaranga berri baten sorrera ematen da, hamabost gaztez osaturik, eta agoizko polifazetiko Patxi Goñi Vianak zuzendua. 2000. urtean, fundatzailearen gaixotasuna zela eta, Juan Beroiz Vergarak hartu zuen ardura. Juan herriko musikaria dugu, hainbat taldetan jo izana. Txaranga Bilaketak hogei urtez eskaini zuen bere musika, eta taldearen desegitea arte, 2017ko urrian, hogeita hamar gaztez osaturik egon zen.
Musika taldea herri askotan ibili zen, Nafarroa zein Euskal Autonomi Erkidegoan nagusiki, kaleak alaitasunez betetzen askotariko errepertorioarekin: kalejira, porrusalda eta mexikana klasikoenetatik, egungo musika berrira arte.
Taldearen ibilbidean zehar, hainbat egun gogoangarri aipa genitzazke, haien artean; 2006ko Malaga ferian emandako kontzertua zein 2009. urtean Madrileko Erretiroko parkean eskainitako saioa. 2007an, txarangaren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, bere lehen diska grabatu zuen hamalau abestirekin, eta Broadway musikala jarri zuen martxan herriko abeslari eta dantzariak lagunduta. 2011n, berriz ere, beste musikal bat egiteko erronka hartu zuen: Cabaret.
