Bertako biografiak


Miguel José de Azanza ministroa bizi izan zen garaitik egundaino, Agoitz herriak izen handiko hainbat pertsona munduratu ditu arte, letra, zientzia eta medizina arloetan, baita politikan ere. Duela mende askotatik eta gaur egundaino.

Arte eta letren mundutik honako hauek azpimarratuko ditugu: Tomás Fermín de Arteta eta Francisco Ynduráin katedradunak, Javier Lacunza Ozcoidi sukaldaria edo Manuel Jimeno Egúrbide medikua. Musikaren mundutik, Mariano García. Agoizko izen handikoak dira, halaber eta, besteak beste, Joaquín María Miqueleiz Bronte magistratua eta Félix Juan Cabasés Cilveti Radio Vaticanoko zuzendari ohia.

Abogado y propietario viticultor nacido en Aoiz en 1866.
Liberal demócrata, fue uno de los promotores de El Demócrata Navarro en 1904, concejal de Aoiz en 1909 y alcalde en dos ocasiones (del 1 de enero de 1895 al 1 de julio de 1897 y del 1 de enero de 1910 al 27 de febrero de 1913). Recibió frecuentes ataques de El Pensamiento Navarro.
Agoitzen sortu zen 1909ko martxoaren 27an. Rafael Amichis y Górriz jaunaren eta Joaquina Goiburu e Irigoyen andrearen semea zen. Bi gurasoak Agoitzen jaioak ziren. Ikasketak Lekarozko ikastetxean egin zituen. Zuzenbidean lizentzia lortu zuen eta, geroago, egin beharreko ikasketak eginda, maisu titulua erdietsi zuen, nahiz eta geroan sekula ez zen maisu aritu.

Oso pertsona ekintzailea zen eta biziki maite zituen, bai sorterria, bai bertako jendea. Laguntza handia eman zuen José María Iribarren idazlearen Vocabulario Navarro liburuan, Agoizko hizkerari zegokionez. Zendu eta gero Mi pueblo liburua argitaratu zen (Agoitz: Bilaketa, 1990). Agoizko gertakarien eta pertsonaien estanpetatik abiatuta egindako liburua da, José Amichis egileak 1953an egin zuen jatorrizko liburuaren antzekoa.

Iruñeko Udalarekin sutsu tematu zenez, azkenean, Agustín Madoz zinegotziak proposamena eginda, 1952an adostu zen hiriko kale bati ematea gure herriaren izena.
Arroitzen hil zen, 1971n.

Nacido en Aoiz entre los años 1455 y 1465. Formula en 1525 el famoso testamento en favor de su hermana María, esposa de Tristán de Garro, caballero de distinguido linaje.
Nacido en Aoiz, entre los años 1440 y 1450. Era Maestro de moneda. El día 10 de febrero de 1483 recibió el encargo de la reina doña Catalina para batir de Oro y plata, gruesa y menuda, la nueva moneda.
Fue recibidor y encargado en 1518 de contabilizar la administración en la Merindad de Pamplona.
Jesuita nacido en Aoiz en 1725. Ingresó en la Compañía de Jesús en 1748, marchando a Filipinas en 1751. Ejerció como sacerdote en Zamboanga. Posteriormente fue destinado a Nueva España y más tarde a Italia, muriendo en Faenza en 1785.
Escritor navarro nacido en Aoiz el 21 de diciembre de 1766. Doctor en Leyes por la Universidad de Osma. Fue señor de Loya y almirante de Larrasoaina (Esteríbar) y alcalde Corella en 1810 y 1821. Fue profesor de las universidades de Osma y de Valladolid, donde fue fiscal, y tesorero de la Real Academia de Derecho Español y Público. Fue miembro de la Real Sociedad Económica del País de Valladolid y autor de varios libros de filosofía. Casó con María Manuela de Sesma. Falleció en Madrid el 3 de noviembre de 1822.
Nació en Aoiz, el día 6 de diciembre de 1741. Hijo de José Fermín Arteta y Saravia y de Catalina de Olóndriz y Cruzat. Antes de cumplir los 20 años de edad, ingresa en el ejército y con el paso de los años fue escalando puestos hasta obtener una alta graduación. A mediana edad, marcha con su familia a Montevideo (Uruguay), donde murió, aunque se desconoce en qué fecha.
Nació en Aoiz, el día 23 de mayo de 1739. Muy joven ingresó en el Seminario, donde realizó los estudios sacerdotales. Posteriormente, fue Abad de Ezcay durante algunos años e ingresó de cartujo de Aula Dei de Zaragoza, en donde estuvo hasta su muerte.
Músico navarro, organista, natural de Aoiz. Fue el primer organista conocido de Hernani (Gipuzkoa) según consta documentalmente: “En la dicha iglesia no habia organo asta que una persona particular de la dha villa dio con que hacerlo y el alde. y Rgmto. deseando adelantar …suplico al Ilm. Sr. dn Francisco de Alarcon siendo obispo dest obispado, se pudiesen cargar en las rentas de la primicia cien ducados. ..y en virtud de dha licencia busco… organista y nombro a dn Simon de Artozqui para tiempo de quatro años que comenzaron a correr desde el año de 1653, y el dho Simon de Artozqui se obligo a servir el dho oficio los dhos quatro años como todo consta de la esra y auto de nombramiento”.
Se le renovó el contrato dos veces hasta mayo de 1699.
Miguel_Jos_Azanza_y_Alegra1746ko abenduaren 20an Agoitzen jaiotako estatuburua izan zen. Aurizko Pedro de Azanza y Narválaz jaunaren eta Agoizko alaba eta biztanlea zen Juana María Alegría y Egüés andrearen semea zen. Hasierako ikasketak Iruñean eta Zangozan egin zituen eta 17 urte beteta Habana hirira joan zen, eta, geroago, Veracruz eta Espainia Berrira (Mexiko), osabarekin batera. Osaba, José Martín de Alegría, estatuko goi funtzionarioa zen eta Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren zuzendaria.

22 urte zituela, G·lvez ikuskatzailearen idazkari aritu zen lanean; Espainia Berriko ikuskari nagusia zen hori. Geroago, kadete izan zen Lonbardiako erregimentuan, eta alferez izatera iritsi zen 1774an. Armadaren barnean Kuba uharteko kapitain jeneralaren idazkari lana egin zuen Dorreko markesa zen hori, eta horrekin batera Gibraltar defendatzera joan zen 1781ean, kapitain maila lortuta.

Dorreko markesa Errusiako enbaxadore izendatu zutenez, Azanza eraman zuen berekin San Petersburgo hiriko enbaxadara, agregatu gisa.   Gero idazkari lan egin zuen eta, geroago, negozio arduradun. Kargu horrexetan aritu zen Berlinen, Prusiako hiriburuan. Penintsulara itzuli zen eta intendentzia lanetan aritu zen armadan, baina ez tropei agintzeko lanetan, baizik eta intendentziakoetan. 1788an intendente eta Toro eta Salamancako korrejidore izendatu zuten; eta, 1789an, erresumako eta Valentziako armadaren intendente.

Biografia osoa irakurri

Agoitzen jaio zen 1789ko apirilaren 24an. Joaquín Bayona eta Gertrudis Lapeña jaun-andreen semea zen. Armadan sartu zen oso gazte, eta 1804ko martxoaren 30ean kadete lanean hasi zen Segoviako kolegioan eta 1808ko urtarrilaren 6an subteniente maila erdietsi zuen artilleriako armadan. Honako bataila hauetan hartu zuen parte: Tutera (1808), La Cuesta de la Reina, Campos de OcaÒa (zauritua, 1809), Los Barrios (1809), Casas-Viejas eta Chiclana (1811); Murviedron gatibu hartu zuten (1811ko urriaren 29an). 1811ko abuztuaren 27an Fernando VII.a erregeak kapitain izendatu zuen, hilean seiehun errealeko soldata emanda.

I. karlistaldian parte hartu zuen armada kristinatarrarekin eta brigadier maila eta hainbat gerra-gurutze lortu zituen.
Francisco Javier Bayona y Lapeñak Real y Militar Orden de San Hermenegildo delakoaren gurutzea eta plaka zituen, baita Karlos III.aren gurutze handia ere.

Agoitzen sortu zen 1792ko azaroaren 15ean. Erregearen mutil aritu zen 1808tik eta Napoleonen aurkako gerran bertan Espainiako goardien lehen erregimentuan sartu zen. Parte hartu zuen hainbat gerra ekintzatan, besteak beste, Cádizko eta  Isla de Leóngo setioan.

1813an Soraurengo batailan hartu zuen parte, Iruña berreskuratzea helburu zeukan hartan, eta, 1814an, Baionako setioan.

Gerra bukatuta, bere bizitza politikan izandako gorabeherek markatu zuten. Azkenean, alderdi liberal moderatura hurbildu zen.

Absolutismoa berriz ere ezartzeak zegokion ìpurifikazioaî eragin zion 1826a arte. Urte horretan, armadatik kanpo, bederen bere sorterrira itzuli ahal izan zen. Riego jaunarekiko atxikimendua eta masoia izatea leporatzen zioten.

I. karlistaldia hurbil egoteak ahalbidetu zion, 1833ko urtarrilean, lehen komandante gisa berriz ere aritzea goardiako laugarren erregimentuan. Gatazka piztuta Euskadira bidali zuten, eta koronel mailara igo zuten Bizkaian. Gipuzkoan borrokatu zen, eta, batez ere, Nafarroan. 1837an, Zaragozako erregimentuaren buru, hainbat ekintza garrantzitsutan aritu zen: Allo (irailak 14), Alcanadre (urriak 3) eta Peral (urriak 16); azkeneko horretan San Fernandoren gurutzea lortu zuen.

Brigadier kargua 1838an lortu zuen bere ekintza garrantzitsuena burutu eta gero; Artederretako bataila (urtarrilak 2): Beraskoaingo zubia eta Zirizako gotorlekua hartzea. 1839an, Baldomero Esparterok Nafarroako lehen barrutiko buru izendatuta, parte hartu zuen aktiboki karlisten tropak garaitzen aipatu probintzia horretan: Beraskoain (apirilaren 29tik maiatzaren 2ra); Agoitz, Atxuri mendia eta Gendulaingo goi-ordokia; Borunda, Saratsa eta Alzaburuko mendatea (uztailaren 16, 27 eta 30ean); Deikaztelu (abuztuaren 18 eta 19an); Oteitza, Zirauki eta MaÒeru (abuztuaren 23 eta 24an); eta Belateko mendatean (irailaren 13an).

Gerra bukatuta, landa mariskala maila lortu zuen eta Nafarroako komandante jeneral, bere Goi Jeneraltzako 2. kaporal eta Nafarroako senatari izendatu zuten. Hori guztia 1840an, karlistek Frantziatik muga igarotzeko egindako hainbat saiakera galarazten zituen bitartean.

Iruñean 1841eko matxinadaren aurka ere borrokatu zen. 1843an kapitain jenerala izan zen 1844a arte, eta Logroñon Zurbanoren matxinada aurrerakoiaren aurka borrokatu behar izan zuen. Teniente jeneralaren mailara igo zuten 1846an. 1848an Nafarroako kapitain jeneral izendatu zuten; bere eginkizun nagusiak ziren karlisten talde bat desegitea eta gerra zibilaren ondoren kinta lehenbiziko aldiz antolatzea.

Politikaren gorabeherek Madrilgo kuartelean bizitzera behartu zuten, bere koinatu FermÌn Arteta ministroak 1851n Galiziako Goi Jeneraltzarantz bultzatu zuen arte. Halaber, Gerra eta Itsasoko Epaitegi Goreneko ministro izaten lagundu zuen. 1851n biziarteko senatari izendatu zuen teniente jeneralen kupoak.

1854ko iraultzaren ondoren kargutik kendu zuten, baina pentsio bat eman zioten. Baina, moderatuak itzultzean, Gerra eta Itsasoko Epaitegi Goreneko ministro izendatu zuten (1856 -1858).

Madrilen hil zen, 1863ko martxoaren 17an, eta ordurako hainbat domina eta kondekorazio eskuratuak zituen.

Nació en Aoiz en 1601, sin que se conozcan todavía datos sobre su familia, juventud y primera formación. Ingresó en la Orden capuchina el 18 de enero de 1622. Fue un varón muy austero y de ferviente celo de la regular observancia. En la predicación fue de los más excelentes de su tiempo. Persona adornada de todo género de virtudes….

Predicaba con tanto fervor que las m·s importantes ciudades de Aragón y Navarra le procuraban con particular solicitud para que les predicase. Predicó dos cuaresmas en Pamplona, dos en Tudela y otras tantas en Viana, Corella, Estella y Daroca y Borja en Zaragoza.

Fue Superior de los conventos de Daroca, Barbastro, Calatayud y Pamplona. La formación de la Custodia de capuchinos de Navarra, cuyos conventos hasta 1656 estuvieron unidos a Aragón, no estuvo exenta de dificultades. A este respecto, el P. Basilio de Viana nos dice cuáles fueron algunas de esas dificultades: En cuanto a los medios (de hacer la separación) ha habido muchas Controversias, porque no se conformaban los pareceres. Y, en fin, se resolvió que por ahora no tuviese voto en el Capítulo general, y que no se hiciesen en la Custodia más de dos Definidores….

El camino hasta conseguirla Custodia y más adelante la constitución de una Provincia religiosa, independiente y plena, fue muy difícil y hubo que superar muchos obstáculos. Fueron muchos los pasos que tuvieron que dar, comenzando por la solicitud de apoyo cursada a Diputación para llegar luego hasta el mismísimo Felipe IV, al cual le pedían su apoyo para la erección de dicha Custodia. En carta fechada el 8 de diciembre de 1655, comunicaba Felipe IV a su embajador en Roma, el duque de Terranova, que habían llegado a sus manos las suplicas del virrey, del obispo y de la Diputación del Reino para la separación de los capuchinos navarros y para darles un marco jurídico en forma de Custodia independiente…por esperarse que deste medio han de resultar muy huenos efectos en el servicio de Dios y en el consuelo espiritual de los religiosos….

flix_juan_cabass_2000_400Agoitzen sortu zen 1930eko azaroaren 5ean. El Irati sozietateko bide ingeniaria zen José Félix Cabasés Muñoz jaunaren eta Juana Cilveti Goiburu andrearen semea. Bere ikasketak Iruñeko San Luis eta Tuterako San Frantzisko Xabierko ikastetxeetan egin zituen.

Filosofia eta Humanismo ikasketak Loiolako fraidegaitegian, Veruelan (Zaragoza) eta Oñan (Burgos) egin zituen. 1953an Madrilgo Unibertsitate Complutensera  joan zen Filosofia eta Letrak ikastera, Filologia Erromanikoaren adarrean; 1958an lizentzia lortu zuen.

1958an, berriz ere, Oñara joan zen; orduko hartan, Teologia ikastera. Lehenbiziko bi ikasturteak bukatuta, aipatu ikasketa horiei jarraitzeko, Innsbruck hiriko Unibertsitatera joan zen, Austriara.  Teologian lizentziatu zen, eta, besteak beste, ospe handiko Kart Rahner jauna izan zuen irakasle. 1961eko uztailaren 26an apaiz ordenatu zen.

1963an Erromako Pontifize-Institutu Biblikora joan zen. Han, Liburu Santuan Batxilergo titulua lortu zuen 1965ean. Hemendik Deustura igaro zen eta irakasle eta Mensajero aldizkariaren erredaktore aritu zen 1974. urtera arte.

1974an Erromara joan zen eta erredaktore sartu zen Vatikanoko irratian. 1978an, irrati horretako buru aukeratu zuten.

Nace en Aoiz, el dia 5 de mayo de 1899. De familia artesana. Sus padres, Fausto y Rufina, llegarían a tener 16 hijos, de los que siete murieron en edad temprana.

Cursa sus estudios en la Escuela Apostólica de Javier. Una vez finalizados, ingresa en la Compañía de Jesús, en el Noviciado de Carrión de los Condes, el 30 de junio de 1916.

Al terminar en OÑA Burgos la carrera de Filosofía y Letras, es destinado a Colombia.

Apenas desembarcado, cae víctima de la fiebre amarilla que entonces hacía estragos en aquellas naciones tropicales. Se alegró mucho en Bogotá al ser destinado como profesor al Colegio San Pablo Claver de Bucaramanga, no lejos de la Pamplona de Colombia.

Su naturaleza, ya de suyo débil, no resistió el ataque y todos los cuidados para salvar su vida fueron inútiles. Murió a las 10 horas del dia 24 de agosto de 1923, a los 24 años de edad.
Pese a que su vida fue breve, fué muy considerable la labor social y humanitaria que desarrolló Don Teodoro Cía Úriz.

santiago_cunchillos_manterola_400Abokatu eta intelektual hori Agoitzen jaio zen, 1882ko urtarrilaren 20an. Zuzenbide ikasketak Zaragozako Unibertsitatean egin zituen, eta gero IruÒeko Abokatuen Elkargoko kide izan zen. Hainbat kongresu nagusitan hartu zuen parte, bereziki, Sevillakoan, 1929an. 1909tik Nafarroako Foru Diputazioko idazkari aritu zen. Geroago utzi egin zuen kargu hori, baina, betiere, horren aholkulari juridiko gisa gelditu zen.

Iruñeko Udalaren zinegotzia izan zen, eta EAJ/PNV alderdiko kide. 1931n lagundu zuen Euskal Estatutuaren testua egiten, Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako ordezkaria zen aldetik. 1936an atzerrira joan zen, eta Buenos Aires hirira eraman zuen bere egoitza. Han itzultzaile aritu zen argitaletxe handi batzuetarako, eta itzulitako lanen kopurua handia da, bai kalitateari, bai bolumenari dagokionez. Besteak beste, honako hauek aipa ditzakegu: °Danza para tu sombra! (1946), J. H. Louwyck idazlearena; La influencia del cristianismo en el derecho civil romano (1947), M. Troplong egilearena; El cuerpo y el alma, RenÈ Biot idazlearena; Introducción filosófica al estudio del Derecho, Georges Renard egilearena (2 liburuki); Salud humana (1948), René Biot egilearena; La Nación, J. T. Delos idazlearena (2 liburuki); Las grandes amistades (1950), Raisa Maritáin idazlearena (2 liburuki); Al servicio de la persona humana (1951), René Biot egilearena; eta, batez ere, 1951. eta 1952. urteen artean, bere goreneko itzulpena, Derecho Civil, Louis Josserand egilearena (6 liburuki), 3.500 orrialde dituena. Buenos Aires hiriko Eusko-Deia aldizkariko kolaboratzailea izan zen, eta hiri horretan bertan argitaratu zen Arturo Kanpion idazlearen Blancos y Negros eleberriaren hitzaurrea idatzi zuen. 1953ko urtarrilaren 16an zendu zen.

Antigua familia de Navarra, cuyo nombre procede de la unión sincopada de la preposición de al sustantivo Aoiz. Este modo de escribir Daoiz, en lugar de Aoiz, prueba que el apellido Daoiz procede del de la Villa de Aoiz.

Personajes ilustres con este apellido:
GARCÍA GARCES de Aoiz: acompañó a Sancho el Fuerte en la Batalla de las Navas de Tolosa, en 1212.
SALVADOR de Aoiz: era Alcalde de la Navarrería en Pamplona en 1264.
LOPE MARTÓNEZ DAOIZ: consejero de la comarca de Arteaga en 1299.

Nacido en Aoiz, entre los años 1455 y 1465.
Alcalde del Tribunal de la Corte en 1501. Figura en el mismo cargo en 1519, resistiendo a todas las vicisitudes polÌticas de aquellos años.
Agoitzen sortu zen 1971ko azaroaren 3an. Eskupilotan aritzen den pilotari honek aurrelari jokatzen du. 1990ean munduko txapeldun izan zen pilotako amateurren mailan, eta harrezkero etengabe metatu ditu tituluak: buruz buruko 3 txapelketa (1996, 1999 eta 2000), eta lau eta erdiko mailako beste hiru (1992, 1994 eta 2000). Mutiko koskorra zelarik, Retegi II.a eta Galarza III.a zituen idolo. Patxi Eugui, eskupilotako txapeldun bikote mailan Azkarate jokalariarekin batera Kuban egindako mundu txapelketan, profesional mailan hasi zen 1991ko uztailaren 5ean Iruñeko Labrit pilotalekuan, 19 urte besterik ez zituela. 1992an, uko egin zion, faborito nagusia zela, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan domina bat lortzeari.

Bere lehen txapela Lau eta Erdiko Txapelketan lortu zuen 1992an, profesional gisa hasi eta handik urtebetera. Aurrelari nafarrak bere garai onena bizi izan zuen esku-pilotako txapelketan 1996. eta 2001. urteen artean, tarte horretan hiru txapel lortu baitzituen (1996. 1999. eta 2000. urteetan)  eta txapeldunordea izan zen beste bietan (1998. eta 2001. urteetan).

Alegia, 1997ko finalean ez beste guztietan egon zen; 1997ko finalean Arretxe eta Elkoro aritu ziren aurrez aurre. Honako hau esan zuen behin: Arerioek baino gehiago, lesioek irabazi didate. Izan ere, kirol hau horren gogorra izanik, lesioak izan ditu eskuetan, pubisean, ukondoan eta belaunetan, eta kirofanoan sartu da bost alditan. Pilotalekuetatik aldendu zen buruz buruko txapelketan hiru txapela lortuta, eta lau eta erdiko mailako beste hirurekin. Horrez gain, finalista gelditu zen bikotekako txapelketan Joxe Mari Zezeaga handiarekin batera jokatuta. Eta Agoizko Toki Eder pilotalekuan egin zuen, 2008ko abuztuaren 10ean.

Musikari eta musikagile ospetsu hau Agoitzen jaio zen, 1809ko uztailaren 26an (1). Aita Miguel García zuen, Nafarroako Villafrancan sortua eta eliz-parrokiako kanpaina-jotzaile zena, eta, ama, Orbaitz herrian jaioa zen Martina Zalba de Lacarra andrea zuen. Mariano Garcíaren gurasoak Agoitzen ezkondu ziren 1799ko maiatzaren 9an (2). Marianok lau anaia izan zituen, bera baino helduagoak: Luis Dionisio María, 1800eko apirilaren 8an bataiatutakoa, Pedro Pancracio, 1801eko apirilaren 3an, Esteban Sandalio, 1803ko irailaren 3an eta José María Gabriel, 1806ko martxoaren 21ean bataiatua izan zena.
Marianoren jaiotetxea, harri landuko aurrealdea eta puntu erdiko arkudun atea duena, Larraineta kalean dago, 22. zenbakian. Etxearen erreprodukzioa agertu zen Iruñean argitaratzen zen Avalancha izeneko aldizkarian (56. zenbakia, 1897ko uztailaren 8an, 235. orrialdea).
Independentziako gerraren ondorioz, Napoleonen tropek Frantziara eraman zuten Miguel García. Hartara, haren emazteak eta seme guztiek Iruñean babesa bilatu behar izan zuten.
Mariano onartua izan zen barnetegiko erregimenean Iruñeko Katedraleko infanteen eskolan 1817ko ekainaren 18an, 8 urte zituela: fue probado y admitido por ynfante Mariano García… (3). Kantua eta solfeoa ikasi zuen, Eslavaren garaikidea zen Mateo Jiménez presbiteroarekin bajón irakaslea zen katedralean, eta harmonia eta konposaketa, José Guelbenzu egilearekin. Han bat egin zuen Hilarión Eslava musikariarekin. Bi urte helduagoa zen Eslava, eta harremana izan zuten 1825. urtea arte.
Estudió composición con Guelbenzu (José, el padre de Juan, el pianista que se une a la gran generación navarra de los Sarasate, Gayarre, Zabalza…) (4).

Biografia osoa irakurri

___________
(1) Agoizko parrokiaren agiritegia. Bataiatuak, 4. eta 5. liburuak, 1763tik 1869ra, 249 v., 33., 51. folioak.
(2) Agoizko parrokiaren agiritegia. Ezkonduak, 5. liburua, 1794tik 1885era, 13. folioa.
(3)  Iruñeko Katedralaren agiritegia. Acuerdos Cap., 9. liburua, 1815etik 1827ra, 140. folioa.
(4) Alberto Fraileren aipua.

Nafarroako industrialaria izan zen. 1704ko urtarrilaren 6an Agoitzen sortua, larru-zurraketen fabrika bat izan zuen bertan.  1766an diputatua zen. Eginkizun batzuen ardura eman zioten, besteak beste, Foru Diputazioaren izenean erregeordearekin hitz egitekoa eta landatzeak aitortzea eta zuhaitzak garbitzea egiaztatzekoa (1768an). Agoitzen zendu zen 1775ean. Hiriberri Longidako jauna izan zen eta Agoizko unibertsitateen eta hiriaren adarreko diputatua.

1738an, Iruñean inprimatu zuen Jean Joseph Languet frantziarraren obra bat, lehenik Soissons hiriko apezpikua eta, gero, Sens hirikoa izan zen horrena: El triunfo del Sagrado Corazón de Jesús en la admirable vida de la V. M. Sor Margarita Alacoque, Religiosa de la visitación de Santa María en el Convento de Paray, de quien se sirvió Dios para establecer la devociÛn del Sagrado Corazón. Erref, Antonio Pérez Goyena: “Ensayo de Bibliografía Navarra”, III., 444. or. eta hurrengoak.
Agoitzen hil zen 1775eko irailaren 25ean.

bio_gimeno1856ko urriaren 26an Agoitzen sortua, medikua izan zen. Iruñean zendu zen 1937ko martxoaren 6an. Medikuntza karrera bukaturik, Iruñean aritu zen (1884) pediatria eta ginekologiako espezialista. 1891n, Iruñeko ospitalean hasi zen lanean, eta, bi urteren buruan, higiene ataleko mediku izendatu zuten. 1899an osasun ikuskatzaile probintzial hautatu zuten, eta, geroago (1901), Iruñeko eta bertako barrutiko medikuntzako ordezkariorde.

Azkenik,  Iruñeko osasun ikuskari aritzeko kargua hartu zuen 1905ean. Espiritu biziko gizona zenez, El Liberal Navarro egunkariko zuzendaria izan zen, Clínica Médica hamaboskaria zuzendu, Gota de leche izeneko erakundea bultzatu eta Nafarroako Eskualdeko Medikuntza Kongresuaren alde lan handia egin zuen. Beste ekarpen bat egin zion medikuntzari: kanpaina-ohatila bat asmatzea. 1896an, Medikuntza eta Kirurgiako Espainiako Akademiak saritu zuen, Memoria sobre cirujía del estómago izeneko txostena egiteagatik. Handik bi urtera (1898an), Isabel Katolikoaren Gurutzea eman zioten. Medikuntzari buruzko hainbat idazlan argitaratu zituen, besteak beste: Algunos datos etiológicos sobre la llamada parotiditis epidémica, Iruña, 1883; Instrucción popular.

Consejos generales para prevenir la infección del cólera, Iruña, 1885; El Congreso Médico Regional de Navarra, Iruña, 1886; Prontuario de cirugía asepto-antiséptica. La cirugía moderna, sus principios, procedimientos y resultados, Bartzelona, 1890; Higiene pública. La desinfección en las pequeñas localidades por medio de un procedimiento sencillo, económico y eficaz, Iruña, 1899; La desinfección en Pamplona, Iruña, 1906; Colonias escolares de vacaciones, Iruña, 1915.

Medikuntzari buruzko lan horiez gainera, literaturaren gaineko lan txiki batzuk argitaratu zituen: El viajero, Iruña, 1883; Entremés. La burla del posadero, Iruña, 1885; Entremés famoso del zapatero sordo, Iruña, 1885; Vino… navarro! Casi monólogo en verso…, Iruña, 1888; La mía!, Iruña, 1899. Azkenik, ondoko obra argitaratu zuen: El Santuario de San Miguel de Excelsis. Su tradición y su historia. Compendio extractado de diversas obras por un navarro, Iruña, 1894. Erref.. Pérez Goyena: Ensayo de Biografía Navarra, VIII. lib., Iruña, 1962, 374.-376. orr.; Jon Bilbao: Bibliografía, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.

Nacido en Aoiz el día 9 de noviembre de 1699. Hijo de Elías de Lizoáin y de Antonia de Larequi. Ingresa el 21 de noviembre de 1724 en la Compañía de Jesús, en el Noviciado de Villagarcía de Campos, Provincia de Castilla, dice para las Indias….

El 19 de abril de 1729, se encontraba ya en Buenos Aires. Pasa a Córdoba (Argentina) y allí, el 3 de diciembre de 1734, hacía la profesión solemne.

Además de Misionero y los ministerios propios, fue nombrado Socio del Padre Provincial el año 1743. Se alaba de él sus muchas cualidades.  Dejó un Memorial para el Superior de Misiones, muy útil, el año 1752. El 12 de agosto de 1767 lo destinaron a La Rioja (Argentina), donde tuvo que sufrir la expulsión de todos los jesuitas de las Misiones, por Carlos III. Por ello, es desterrado a Italia, y en Faenza le llega la muerte el día 28 de marzo de 1772, a los 73 años de edad.

miguel_machinandiarenaZinema alorreko industrialaria izan zen, 1899ko urriaren 7an Agoitzen sortua. Nueva York-en Quigley-k argitaratua, Notion Picture and Television Almanach izeneko argitalpenean agertzen den nafar bakanetariko bat da Machinandiarena. Finantza gizona, goi mailako lanpostua zuen Banco Avellaneda-n: ikuskari orokorra eta gerentea.

Buenos Aires hiritik Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Han, filmaren negozioa ezaguturik, horretarako interesa piztu zitzaion. Buenos Aires-era itzulirik, San Miguel zinema estudioak sortu zituen, eta horko zuzendaria eta jabea izan zen.   Filmen Ekoizleen Argentinako Asoziazioko kide garrantzitsua izan zen, baita Zinema Arte eta Zientzietako Argentinako Akademiako partaidea ere.

Halaber, Distribuidora Panamericana izeneko enpresako lehendakaria izan zen. Buenos Aires-en zendu zen, 1975eko apirilaren 4an.

Nació en Aoiz el 20 de agosto de 1720. Hijo de Antonio de Ozcáriz y Arce, Señor de Arce y Agorreta y del Palacio Cabo de Armería de Ozcáriz, de donde es originario, y de Tomasa Iriarte y Eslava, orginaria de Garzain.

Ingresa en la Compañía de jesús el 17 de mayo de 1738, en el Noviciado de Villagarcía de Campos y hace la profesión solemne el 15 de agosto de 1758.

Catedrático de Humanidades en diversas ciudades del norte de España, especialmente en Valladolid. Posteriormente enseña Teología Moral en San Sebastián.

En el Catálogo de 1766-67, que salió poco antes de la expulsión de los jesuitas del territorio español, figura en Pamplona con los títulos de Operario, Prefecto de la Congregación del Sagrado Corazón de Jesús y Confesor en el templo de la calle Compañía.

Desterrado a Italia, murió según el P. Luengo, en Suma pobreza en Fano, el 27 de marzo de 1800. En la Biblioteca de Jesuitas Españoles, compuesta por el P. Uriarte se reseñan así las obras de Miguel Ozáriz Iriarte:
El Epítome Cronológico de todos los gran-maestres de la Sagrada Religión de San Juan de Jerusalén, que ahora se llama de Malta.

Pamplona, 1766, Imprenta de Antonio Castilla. Trata de setenta héroes, no sólo grandes, sino de los mayores del mundo. Y avisa que se sacó este Epítome de sus historias…

Manuscritos
Dejó los siguientes manuscritos:

  • Compendio de la Gramática Latina, sacado de los más clásicos autores, para el uso de las Escuelas de la compañía.
  • Cursus Philosophicus tribus partibus distinctus et triennio accommodatus, 4 tomos de 46, 98, 135 y 120 hojas.
  • Historia de la Sagrada Religión de los Caballeros de San ]uan de Malta, 2 tomos de 204 y 189 hojas.
  • Compendio de Historia General de España, de 643 hojas.5. Cuatro Sermones, que conforman un tomo de 844 páginas.6. Tres cartas al H. Juan de Iturrioz.7. Virtudes de la piedra de San Pablo y de las lenguas y ojos de las sierpes que se hallan en la Isla de Malta (Pliego en folio).
Nacido en Aoiz en 1883. Perteneció a la masonería desde que tenia 30 años, ocupando diversos cargos: Primer Vigilante de la Logia, Venerable maestro de la misma, inscrito en la Gran Logia Regional del Nordeste.

Era el propietario de la prestigiosa imprenta La Minerviana. Al finalizar la guerra civil se vio obligado a abandonar España, para volver en 1948.
Tres años mas tarde moriría a la edad de 68 años.

Agoitzen 1885ean sortua, pedagogoa izan zen. 1902an abiatu zen Bartzelonara, ia bere gainerako senide guztiekin batera. Geroago, Bilbon, Castellón eta Iruñean bizi izan zen. Bere lehen senarra hil ondoren, bere familiarekin elkartu zen Bartzelonan. Han ezkondu zen José Robles Zayasekin, Pueblo Nuevoko eskola laikoko zuzendariarekin, hain zuzen. Bertan aritu zen pedagogo. Hari buruz mintzatzean, C. Ullmanek esan zuen gaitasun handiko emakumea zela, hezkuntza laikoan aritzen ziren anai-arrebez osaturiko familia batean sortua…
Bartzelonan zendu zen, 1949an.
Agoitzen 1885ean sortua, pedagogoa izan zen. Bere familiarekin Bartzelonara joan zen 1902an. Bartzelonako politika ezkertiarrean parte hartu zuen aktiboki. Eskola Modernoan ikastetxe aitzindaria izan zen hura eskolaurreko umeen irakaslea izan zen, eta Ferrer y Guardiak bere ahizparen laguna denbora hartan proposatu zuen irakaskuntzaren berritzea zabaldu zuen. Juan Colominas Maserasekin ezkondu zen. Oso pertsona ezaguna izan zen hura hiriko ingurune erradikaletan eta anarkistetan.  Bartzelonako Aste Tragikoaren ondotik, eta Ferrer kondenaturik, Alcañizera, lehenik, eta Teruelera, gero, erbesteratu zuten agoiztarra, amarekin eta ahizpekin batera. Bartzelonan zendu zen, 1961ean, 76 urte zituelarik.
yndurainFilologoa eta Literaturaren historiagilea, 1910eko ekainaren 25ean sortu zen. Filosofia eta Letrak ikasi zituen Salamancan, eta 1933an lortu zuen lizentzia, baita Sari Berezia eskuratu ere. Jarraian, doktoregoa lortu zuen Madrilen. Salamancako Unibertsitatean aritu zen irakasle 1935etik (Unamunoren laguntzailea izan zen) 1940a arteraino. Urte hartan lortu zuen Espainiako Hizkuntza eta Literaturako katedra Oviedoko Unibertsitatean.

1942an Zaragozara joan zen. Han, hogeita hamar urtez aritu zen bere jardueran. Aragoiko hiriburuan literatur kritikari aritu zen El Noticiero egunkarian, eta bertako unibertsitateko Letretako dekanordetza eta errektoreordetza bete zituen. 1972an Madrilgo Unibertsitate Complutensera abiatu zen, eta irakasle aritzeko bigarren postu bat sortu zuen han. Halaber, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko errektorea izan zen. Espainieraren Errege Akademiako kidea izan zen (1966), baita Historiakoa ere (1968) Ondoko erakundeen kontseilaria izan zen: CSICkoa (1956), Cervantes Institutukoa, Los Ángeles hiriko Unibertsitate Hispanoamerikarretakoa (1965) eta Juan March fundaziokoa.

Juan Carlos I.aren tutorea izan zen, erregea ikaslea zelarik. AEBetan hizlari aritua, baita Europa osoan eta Marokon ere, hainbat kongresutako txostengilea izan zen, gaztelaniazko idazleen nazioarteko 1979ko kongresuan (Las Palmas), esaterako. 1992an Agoitzek omendu zuen, kale bat eskaini eta sorterriko seme kutun izendatu zuen. 1994an, bere sorterriko Bilaketa taldeak proposaturik, Vianako Printzea saria jaso zuen, Nafarroako Kultura Kontseiluak emana.

Biziki maite izan zituen Nafarroa eta euskal kultura.  Besteak beste, Espainiako literaturaren Urrezko mendean eta Barrokoan izan zen espezialista. Halaber, aski nabarmendua dugu, eleberri espainiar, frantses, ingeles, eta iparramerikarra ikasteko aitzindaria izan baitzen.  Hizlaria, artikulu-idazlea, aitzin solas anitzen idazlea (Unamuno, García Lorca, Areilza, eta abarrena), jakin-min intelektual handiko gizona izan zen.

Jakintsu gozoa eta humanista, obra itzela egin zuen, eta ondoko liburuak ditugu horien artean: Por qué nos gusta el Quijote? El dialecto navarro-aragonés antiguo (1946); Notas lexicales (1947); El Quijote y Don Quijote (1950); España en la obra de Hemingway (1952); La novela norteamericana en los últimos 30 años (1952); Novelas y novelistas españoles (1936-1952) (1952); La obra de William Faulkner (1953); Mística y poesía en San Juan de la Cruz (1953); Resentimiento español: Arturo Barea (1953); El pensamiento de Quevedo (1954); Una nota a Celestina (1954); Refranes y frases hechas en la estimativa literaria del s. XVII (1955); Lope de Vega como novelador (1962); Obras dramáticas de Cervantes (1962); Sobre le nouveau roman (1967); Relección de clásicos (1969), obra exquisita y clásica en su género; Galdós, entre la novela y el folletín (1970); De lector a lector (1972); Literatura de España (1973); Baroja el Novelista (1974); Hacia una poética de Juan Ramón (1978); Francisco García Pavón (Madrid, 1982) eta Los Moriscos y el teatro en Aragón (1986). Nabarmentzekoak ere klasikoei buruz egin zituen edizioak (adb.: Gracián, Braulio Foz), zehatz-mehatz azalduak eta oharrez beteak, eta bere Cl·sicos modernos (1969), Unamunoren poesiaren ikuspegi berria izan zuena.

Halaber, adore beroa eman zien idazle gazteei, 50eko hamarraldiko Gabriel Celayari esaterako. Honen kritikari eta irakurle sutsua izan zen.  Madrilen zendu zen 1994ko urriaren 25ean. Benaventen (Zamora) ehortzi zuten, andrearen ondoan.

Agoitzen sortu zen 1990ean. Lázaro Zabalza Osinaga jaunaren eta Marcelina Elorga andrearen semea, bi anai izan zituen: Ramón eta Antonio. Medikua izan zen. Zaragozako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean lortu zuen lizentzia. Odontología ikasirik, Jakara abiatu zen 1931n, dentista aritzera.

Jakara heldu, eta motorrik gabeko hegazkinzale amorratuak zeudenez han, Zabalza, gai horiei buruzko jakin-min handiko gaztea, giro hartan sartu, eta gogor ekin zion. 1931ko maiatzaren 10ean Jakako aerokluba fundatu zuen. Hiri hartako kale Nagusiko Ócaro tabernan zuen egoitza.

Hain zen handia Zabalzak eta bere anaiek egin zuten lana biak ere motorrik gabeko hegazkinzale amorratuak, non hiriko beste bi gazterekin batera bi aireplano egin baitzituzten. Horiek egiteko, Zabalzaren anaia zaharrenak plano batzuk ekarri zituen Alemaniatik.

Esaten ahal da motorrik gabeko hegaldia sortu zela Jakan, hein handi batean, Alfonso Zabalza eta bere bi anaiei esker.

Jakan Zabalza egon zen bi urte eskas horietan, bi aireplano egiteko parte hartu zuen, Alemaniako plano batzuen laguntzaz. Jarleku bakarrekoak ziren haiek, eta oso erraza zen erabiltzea. Bi mando zituzten, buztanekoa eta aleroietakoa.  Gurpil klasikoen bidez egin beharrean, irristailu batzuen bidez jaurtitzen zen aireplanoa.

Alfonso Zabalzari heriotza ekarri zion istripua 1932ko maiatzaren 22an gertatu zen, Sabiñánigoren eta Jakaren arteko ordokian, azken hiri honetatik kilometro gutxira. Maiatzaren 22an, arratsaldean, Jaka izena zuen aireplanoa pilotatzeko prest zegoen. 20 bat metro altxatu, maniobra arraroa egin, eta gainbehera bizian erori zen. Oso kolpe handia jaso zuenez, konorterik gabe geratu zen. Arratsaldeko bostetan gertatu zen hura. Dirudienez, istripua gertatu zen meteorologia baldintzak hegan egiteko egokiak ez zirelako.

Etxera eraman, eta han begiratu zuen hiriko medikuak, baina, saiakera anitz eginik ere, egun bereko bederatziak inguruan zendu zen. Heriotza-ziurtagirian agertzen da traumatismoa eta garun-odoljarioa izateagatik hil zela.

Gertakari hilgarriaz ohartarazirik, Alfonsoren gurasoak Burgitik Jakara joan ziren, zenduaren aita Burgin aritzen baitzen mediku.

Jakako hilerrian aireklubeko bere lagunek ordaindu zuten hileta-monumentua ikusten da oraindik ere. Ondoko idazkia dago bertan:

ALFONSO ZABALZA
ELORGA
PRIMER ESPAÑOL QUE ENTREGÓ SU VIDA
A LA CIENCIA DE LA
AVIACIÓN SIN MOTOR
A LA EDAD DE VEINTITRÉS AÑOS
EL 22 DE MAYO DE 1932