Mariano García Musika Banda


Historia


Mariano Garcíaren musika banda 1998ko maiatzean sortu zen. Taldea 50 kidek osatzen dute, gehienak 14 eta 36 urte bitartekoak direlarik.

Taldea sortu zenetik, Emilio Estévez irakasleak zuzendu zuen. 2010ean, osasun-arrazoiengatik, Emiliok zuzendaritza utzi eta Juan Beroiz eta David Martínezek kargua hartu zuten. Eta 2013ko otsailetik aurrera, zuzendaria David Martínez da.

Bere errepertorioan era guztietako musika sortu dute; bandarako, desfileetarako (kalejirak, dianak, prozesio martxak, etab.), kontzertuetarako (pasodobleak, zarzuelak, soinu-bandak, jazzeko errepertorioko obrak, musika klasikoa eta modernoa, etab.) eta folkloreetarako.

Bere merituen artean, Iruñeko Hotel Maisonnavek antolatutako Banda Lehiaketaren lehen saria lortu zuten 2002ko uztailean eta 2004ean sari berezia.

Urte hauetan zehar kontzertuak eskeini dituzte Iruñean, Arguedasen, Huarten (Iruñea), Sartagudan, Murillo el Fruton, Barañainen, Agoitzen, Logroñon, Zaragozan, Madrilgo Buen Retiro parkeko Musika, Forcareien (Pontevedra), A Rúa de Valdeorrasen (Ourense), Toledon eta, azkenik, 2014ko maiatzaren 11n, taldea sortu zeneko XV. urteurrena zela eta, kalejira batean parte hartu zuten, eta, ondoren, Madrileko Kanaleko Antzokien Areto Berdean egin zen kontzertu batean.

Hiru urte geroago, 2017an, kontzertu bat eskaini zuten Baezako Montemar antzokian (Jaen).

Gurekin harremanetan jartzeko, honako telefono zenbakia deitu dezakezu edo gure e-mail idatzi:
Telefonoa: 948 336 598
Posta elektronikoa: info@bilaketa.com