Kanpo Eskultura Nazioarteko Lehiaketa


Sarrera


Bilaketak, lanean eman dituen urte hauetan guztietan, gogo berezia erakutsi du kultur arloan. Horren lekuko ditugu nazioarteko Poesia sariketa, Agoitz Herria saria; Narratiba sariketa, Tomas Fermin de Arteta saria, eta Pintura sariketa, Agoitz Herria saria. Lanean emandako urte horiek igarota, artean landu gabe zegoen arlo batean erronka berriari ekin zitzaion: eskulturari.

Helburuak

  •  Artearen ideia utopikoa eta egunerokotasuna uztartu.
  • Artelan horiekin harreman zuzena duten guztiak sentsibilizatu.
  •  Artista gazteei bultzada eman.
  •  Agoitzen arte-foroa sortu.
  •  Agoitz Museo-herri bihurtu.
  •  Nafarroako kulturgune interesgarri bat sortu, Iruñetik 20 minutura baino ez.
  •  Gaur egun Agoitzen, itxura batean, interesik ez duten leku eta txokoei dimentsio berri bat emanes.

Ezaugarriak


Deialdia urtean behin egiten da, eta sari bakarra du: hamabi mila euro (20.000€).

Ondorioa

Asko dira sariketa honek Agoitz herriari eta Nafarroako gizarte osoari dakarzkien onurak. Sariketa hamalau urtez antolatzea lortuko bagenu, herriko zenbait lekutan hainbat eskultura edukiko genituzke; hartara, herria kultur arloko ezinbesteko erreferentzia gune bihurtuko litzateke, baina ez soilik Nafarroan. Horretaz gain, turismo-arloan ere erreferentea litzateke bisitan datozenentzat, Iruñetik 20 minutura baino ez baitago.