Nazioarteko Poesia Narratiba eta Pintura Sariketak


Nazioarteko Poesia sariketa, Agoitz Herria saria; Narratiba sariketa, Tomas Fermin de Arteta saria, eta Pintura sariketa, Agoitz Herria saria, bakoitza bere mailan, estatu osoan antolatzen direnen artean hoberenetakoak dira, bai sarien zenbatekoagatik, baita, etenik gabe, antolatu diren edizioengatik ere. 1977az geroztik antolatu dira aipatu sariak, Bilaketa abian jarri eta urtebetera.

Poesia eta Narratiba Sarietara Nafarroatik eta Estatuko gainerako erkidegoetatik ez ezik, Europatik, Amerikatik, Australiatik, Japoniatik, eta beste hainbat lekutatik ere aurkezten dira. Aipatzekoa da, halaber, epaimahaia; urtez urte, aurkeztutako lanak ebaluatzeaz arduratzen da.

Poesia Sariari dagokionez, epaimahaikoak izan dira, besteak beste, honako autore hauek: Jose Hierro, Angel Garcia Lopez, Antonio Hernandez, Luis Alberto de Cuenca, Jaime Siles, Jon Juaristi, Luis Garcia Montero, Julia Otxoa eta Ana Maria Navales.

Nazioarteko Poesia Lehiaketa irabazleak
Villa de Aoiz
Nazioarteko Narratiba Lehiaketa irabazleak
Tomás Fermín de Arteta
Nazioarteko Pintura Lehiaketa irabazleak
Villa de Aoiz

Argazkiak