Adinekoek ere badute zer esan Nafarroan


Jardueraren onurak


Beneficios

Ipuinak kontatzea inplikazio asko dituen jarduera da: afektiboak, sozialak, integraziokoak, elkartasunezkoak… Beraz, adinekoen ongizate handiagoa lortzeko, adituen helburu eta gomendio anitz bateratzen dira, besteak beste:

Harremanezko alderdiak. Adinekoek gizartean integrazio eta parte-hartze handiagoa izatea. Programa honetan, boluntarioek garatutako jarduera izanda, gizartean parte hartzeko modu solidarioa bultzatzen da. Gainera, belaunaldien arteko elkarrekintza ere sustatzen da, bi aldeentzat oso interesgarri gertatzen den trukatzea.

Ipuinek afektibitatezko komunikaziorako, eta ezagutzak, balioak eta usadioak helarazteko tresna gisa duten garrantzia.

Garapen intelektuala eta pertsonala bultzatzen dituzten ezagutza berriak ikastea bizitza osoan irauten duen premia da.

Jolasak, ezinbestekoak bizitzaren etapa guztietan. Ipuinak kontatzeak jolas eta denbora-pasa zentzua du, eta, beste hainbat onuraz gain, tentsioa eta antsietatea arintzen laguntzen du.