1987an, Bilaketak Idazle Gazteentzako Francisco Yndurain Letren Sariketa jarri zuen abian. Geroztik, urtero, sariketaren bitartez, Nafarroako gazte sortzaileen literatur lana saritzen da.
Ez da halabeharrez idazle gazteei zuzendutako sariketa honek Francisco Yndurain izena hartzea, agoiztar ospetsu honek ireki baitzizkien unibertsitateetarako ateak, sen literario apartak gidaturik, artean ezezagunak ziren eta gaur egun oso ezagunak diren hainbeste idazle ospetsuri.
Sariketa honetako sarituen zerrenda osatzen dutenen izenak, egunetik egunera, gero eta entzunagoak dira literatur arloan, eta ziur gara etorkizunean oraindik ere entzunagoak izango direla. Sariketaren irabazleari liburua argitaratzen zaio, Francisco Yndurain Liburutegi Gaztea izenekoaren barnean.
