Bilaketa Historia

Hau gauza xumeen eta gauza handien historia da, edo, hobeki esanda, gauza xumeak dira, baina benetan, eta aldi berean, gauza handiak, oso handiak dira, parekorik ez dutenak. Egunero, 1976az geroztik, Nafarroako herri txiki batean (Agoitz Herria, 2.000 biztanle) landutako historia da: urteak dira Salvador Gutierrezek (gure Salva) eta herriko neska-mutilez osatutako talde batek Bilaketa abian jarri zutela. Taldearen asmoa herriaren kultura eta herritarren arteko harremana suspertzea zen. Hasiera hartan inork ez zituen beteak 18 urteak, eta apaltasunez abian jarritako ekimena (bestelako lokalik ezean, herriko plazan elkartzen ziren) gaur egun harro egoteko modukoa da: urte luze hauek guztiak, berez oso esanguratsuak, entitatearen mesedetan.

Hiru jarduera-arlo ditu Bilaketak: kultura, gazteria eta adinekoak. Arlo horietan guztietan, hasieran esan duguna betetzen da; alegia, hau gauza xumeen eta handien kontua da.

Hartara, adinekoei zuzendutako arretari dagokionez, hainbat ekintza garatzen dira; besteak beste, kultur bidaia bat antolatu eta Francisco Yndurain Adinekoentzako Unibertsitatea izeneko programa abian jarri eta programari eutsi; horretan, Nafarroa osoko adinduak elkartzen dira (aipatu entitateak Agoitzen, Lizarran eta IruÒean ematen ditu klaseak, eta lanean diharduten guztiak boluntarioak dira). Kultur arloari dagokionez, bateko Agoizko herritarrentzat kontzertu bat antolatzen da, eta, besteko, abian jartzen dira nazioarteko poesia-, narratiba-, pintura- eta eskultura-sariketak prestatzeko lanak. Azken hauetara bost kontinenteetako parte-hartzaileak aurkezten dira. Dirutan banatzen diren sariak oso oparoak dira.

Horixe da Bilaketaren eredua; gure iritziz, iraunarazi beharrekoa, eta aitortu beharrekoa, maitasun hitzaren esanahirik sakonenez soilik azalduko dugun zera da.