Boluntarioen Eskola



Patxi Goñi Boluntario Eskola borondatezko lanaren bitartez nafar gizarte aktibo eta solidario batean parte hartzen duten edo hartu nahi duten herritar eta gizarte-erakunde guztientzako prestakuntza-, topaketa-, hausnarketa- eta azterketa-zentroa da. Parte-hartzea zentzuzkoagoa eta eraginkorragoa da kalitatezko antolakuntzarekin eta prestakuntzarekin.

Informazio eta prestakuntza egokiek boluntario lanak egunez eguneko jardueran agertzen diren egoerei behar bezalako erantzuna emateko tresna eskuratzea bermatzen du. Horretaz gain, bere erkidegoaren alde eskuzabaltasunez lan egiten duten guztien eskubidea da (Boluntarioei buruzko 2/1998 Foru Legea, martxoaren 27koa).

Sarrera


Bilaketak, 2004ko otsailean, Patxi Goñi Boluntario Eskola (aurrerantzean Eskola) izeneko programa berria jarri du abian. Aipatu Eskolaren egoitzaren helbidea hauxe da: Francisco Yndurain kalea 12, 31430 AGOITZ (Nafarroa).

Helburuak


  • Boluntario-lana egin nahi dutenei prestakuntza-plan integrala eskaini, Bilaketaren beraren edo beste entitateren baten proiektu zehatzetan sartzeko aukera erreala barne.
  • Boluntarioak trebatu, beren esku jartzen diren lanak behar bezala eta segurtasunez bete ditzaten.
  • Gizartea kalitatezko gizarte-egintzan inplikatu, eta elkartasuna bultzatu.
  • Gizarte-sentsibilizaziorako eta integraziorako eragileak sortu.
  • Boluntario-lana egiteko antolakuntza-kultura eskuratu eta besterendu.
  • Urtero Nafar Solidarioa saria deitu.

Nori dato zuzenduta?


18 urtez gorako guztiei zuzenduta dago, beren gizarte-ingurunea hobetzeko boluntario-lana arduraz eta eskuzabaltasunez egin nahi dutenei; dagoeneko proiekturen batean (barrukoa nahiz kanpokoa) lanean ari diren boluntarioei; eta gizarte-ehunaren zati diren eta, beren programak aktibatzeko, boluntarioak behar dituzten entitateei.

Zuzendario emeritua: Socorro Lacunza Ozcoidi.

Arretarako ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara
Telefonoa: 900 778877 / 646 187119

Argibideak

Francisco Yndurain kalea, 12
31430 AGOITZ (Nafarroa)

Boluntario Ekintzak gauzatzeagatik jasotako Saria, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko Zuzendari Gerenteak emana, apirilaren 28ko 294/2004 Ebazpenaz.