Mariano García Musika Akademia


Aurkezpena


Musika akademiak, 1980an sortuak, herriko konpositore ospetsu Mariano Garcia Zalbaren izena du; Agoitzen sortua 1809ko uztailaren 26an, eta 1869ko otsailaren 5ean Iruñean zendua. Iruñeko Udaleko Musika Akademiaren sortzailea izan zen, eta hainbat obra konposatu zituen; besteak beste, El Miserere, Las Siete Palabras, La despedida de las Fores de Mayo, Las Visperas de San Fermin, eta abar.

Musika Akademiaren zuzendaria, sortuz geroztik 1988/89 ikasturtera arte, Patxi Goñi musikaria izan da, Bilaketako partaidea. Akademiako irakasle gehienek goi-mailako titulazioa dute, bai pedagogia-arloan, baita zein bere instrumentuan ere. Gainera, beren ibilbide artistikoan interpretari aktiboak dira, ezinbestekoa irakaskuntza gaurkotua eta kalitaterik gorenekoa eman ahal izateko.

Lehenengo hiru ikasturteak, nagusiki, akademiaren jarduera Agoitzen zabaltzen eman zituzten, eta horrekin batera, Akademiaren Hezkuntza Proiektua gauzatzeko oinarriak finkatzen. Aipatu dokumentua 1980/81 ikasturtean zehar landu zen.

Helbidea


Francisco Ynduráin kalea, 12
31430 AGOITZ
Posta elektronikoa: info@bilaketa.com
Telefonoa: 948 336 598