Memoria-arloa lantzea, gaur egun inolako zalantzarako biderik ematen ez duten bi gertakaritan oinarritzen da: neurona-plastikotasunean, eta erreserba kognitiboan. Erreserba kognitiboa erabili ohi ez dugun garun-zatia da; zenbait egoeratan, ordea, aktiba daiteke.
Neurona-plastikotasuna, berriz, nerbio-sistema periferikoak eta zentralak dendrita eta axoi berriak sortzeko, eta garuneko zenbait zatitan neuronak hazteko duten gaitasuna da. Psikologiaren arloan, adinekoek ikasteko duten gaitasunean oinarritzen da. Ikasteko gaitasun hori (berriki arte gutxietsia) erabat frogatuta dago, eta anitz dira gaitasun horren ahalmena (kualitatiboa eta kuantitatiboa) ikertzen ari diren azterlanak.
Memoria-arloaren lanketak kognitibismoan oinarritzen du bere funts teorikoa, eta paradigma hori aipatzen du memoria, hizkuntza, arreta, hautematea, ikastea… ulertzeko moduan. Aldi berean, teknika konduktistak erabiltzen ditu, batez ere eguneroko bizitzan ahazten diren gauzei buruzko alderdietan. Talde-garapenetan, eginkizun batean lan egiten duen talde-eredua erabiltzen da.