Adinekoek ere badute zer esan Nafarroan


Ikastaroak dituen moduluak


sala multiusos

Memoria-arloa landu

Memoria-arloa lantzea, gaur egun inolako zalantzarako biderik ematen ez duten bi gertakaritan oinarritzen da: neurona-plastikotasunean, eta erreserba kognitiboan. Erreserba kognitiboa erabili ohi ez dugun garun-zatia da; zenbait egoeratan, ordea, aktiba daiteke.

Neurona-plastikotasuna, berriz, nerbio-sistema periferikoak eta zentralak dendrita eta axoi berriak sortzeko, eta garuneko zenbait zatitan neuronak hazteko duten gaitasuna da. Psikologiaren arloan, adinekoek ikasteko duten gaitasunean oinarritzen da. Ikasteko gaitasun hori (berriki arte gutxietsia) erabat frogatuta dago, eta anitz dira gaitasun horren ahalmena (kualitatiboa eta kuantitatiboa) ikertzen ari diren azterlanak.

Memoria-arloaren lanketak kognitibismoan oinarritzen du bere funts teorikoa, eta paradigma hori aipatzen du memoria, hizkuntza, arreta, hautematea, ikastea… ulertzeko moduan. Aldi berean, teknika konduktistak erabiltzen ditu, batez ere eguneroko bizitzan ahazten diren gauzei buruzko alderdietan. Talde-garapenetan, eginkizun batean lan egiten duen talde-eredua erabiltzen da.

Ipuinak ahoz kontatu

Nicia Grilloren (Brasil) eta Inno Sorsyren (Ingalaterra) Ahozko Narrazio Eskola dugu eredu. Ahozko narrazioan ipuinak jakinduria trinkotzen du gizakiaren garapena bultzatzeko; kontalaria ezagutza hori besteei emateko bitartekaria da. Helburua ez da istorioak antzeztea, bakoitzak istorio horiez dituen bizipenetan oinarrituta, aipatu istorioak kontatzea baizik. Garrantzia ez du hartzen kontalariak, istorioak berak baizik.

Ipuin bakoitza, berez, arte-lan bat da, berezko ezaugarriz, metaforez, kolorez, musikaz eta erritmoz betea. Istorio batean trinkotutako errealitatea aurkitu, bizi eta transmititu beharra dago.