Definizioa eta helburuak


Definizioa


Francisco Yndurain Adinekoentzako Unibertsitatea (FYADU) Nafarroako Foru Erkidegoan adinekoei zuzendutako hezkuntza-eskaintzan dauden gabeziak betetzeko sortu zen. Bere asmoa gizon-emakumeei tresna baliagarriak ematea da, erabat arduratsu eta askeak senti daitezen, gizarteak bizi dituen arazoekiko sentikorrak, eta aniztasunean oinarritutako aurrerapenarekin, sexuen arteko berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin konprometituak senti daitezen.

Helburuak

Garatu asmo dituen helburuen artean honako hauek daude:

  • Adinekoen ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala hobetu.
  • Geletan adinekoak eta gazteak elkartuz, belaunaldien arteko harremanak hobetu.
  • Adinekoek aisia eta astialdia sormenez erabil ditzatela sustatu.
  • Adinekoen autonomia pertsonala bultzatu.
  • Adinekoek gizarte-esparru guztietan parte-hartzeko gaitasuna bultzatu.
  • Kultura eta ikerketa garatu: adinekoentzat, adinekoekin eta adinekoek berek.

Nork har dezakeen parte FYADUn?


FYADUk eskaintzen dituen ikasketetan parte hartu ahal izateko, ez da, aldez aurretik, titulurik behar. Literaturari, arteari, zientziei… buruzko gauza berriak ikasteko gogoa eta ilusioa besterik ez dira behar.Ikaslegai lehenak 55 urtez gorakoak badira ere, unibertsitatea abian jarri zenetik, belaunaldien arteko printzipioa ezarri da, gazteak eta adinekoak gela berean egon daitezen, eta irakaskuntza-ikaskuntza esperientzia bera izan dezaten. Horregatik, 18 urtetik 54ra bitarteko jendearentzat hainbat leku gordetzen dira.