Matrikulazioa


Egutegia


Ikasturtea bi lauhilekotan banatuta dago. Horietako bakoitzean hainbat irakasgai ematen dira; oro har, 15 orduko iraupenarekin (irakasgai bakoitzak ordubete astean). Lehen lauhilekoa urritik otsailera bitartekoa da, eta, bigarrena, otsailetik ekainerakoa.

Matrikula egiteko epea


Lehen lauhilekorako matrikula urriaren lehen egunetan egin behar da, eta bigarren lauhilekoarena otsailean. Matrikulazio data zehatzen berri jasotzeko, edo bestelako argibiderik jasotzeko, deitu Egoitza Nagusira, 948 33 65 98 doako telefono zenbakira.


Sartzeko arauak

ALDEZ AURREKO BALDINTZAK
Oro har, UMAFYn nahi duen oro sar daiteke, lehendik dituzten ikasketak edo titulazioa edozein dela ere. Baldintza bakarra dago: 55 urtez gorakoa izatea. Aipatu urteak matrikula egiten den urteko abenduaren 31a baino lehen bete behar dira.

Adinean egiten den mugapen hori gorabehera, eta UMAFYk bereak egiten dituen irekitasun eta belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko asmoa kontuan hartuta, hainbat leku gorde dira 18 urtetik 54ra bitartean dituzten pertsonentzat. Gordetako leku horiek ezin izanen dira, sekula, % 30 baino gehiago izan.

Nolanahi ere, edukiak aukeratzea, erabiliko den didaktika metodologia eta klaseak emateko modua adineko pertsonen eskaeren eta aukeren araberakoak izanen dira, UMAFYk finkatutako helburua betetze aldera. Horri dagokionez, UMAFYk HSAOLen (LOGSE) 51.5 artikulua izenpetzen du; alegia helduen hezkuntzako antolaketa eta metodologia autoikaskuntzan oinarrituko da, helduen esperientzien, premien eta interesen arabera.



Ikasle Txartela

UMAFYko txartelak UMAFYkoa zarela adierazten du. Ikasturte bateko balioa du.

Cum Laude Asegurua

Istripu eta Erantzukizun Zibileko Cum Laude aseguruaren onuradunak izanen dira jardunean dauden irakasleak, Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, eta UMAFYn matrikulatuta dauden ikasleak, hauen adina edozein dela ere.