Egitura eta metodologia


Egitura eta metodologia



Lau hilero FYADUren eskaintza osatzen duten irakasgaiak lau ataletan egituratzen dira: Humanitateen Atala, Gizarte Zientzien Atala, Saiakuntza Zientzien Atala, eta Osasun Zientzien eta Jarduera Fisikoaren Atala.

Irakaskuntza FYADUn, unibertsitate-mailan eskolak emateko erabat gaituta dagoen irakasle-multzo baten esku dago. Garrantzi berezia hartzen dute gaurkotasun handia duten jakintzek, gaur egungo gizarte-, giza eta kultur errealitatearekin erabat loturik. Halaber, ikasleek protagonismo berezia izan dezaten lortu nahi da (horren eredu dugu unibertsitatearen antolakuntza globala). Hartarako, ikasleek parte-hartze aktiboa izan dezaten lortu asmoz eta irakasleak taldearen jarraipena egin ahal izan dezan, irakasgai bakoitzean talde txikiak antolatu dira.

Taldearen jarraipen horrek ikasleek lortutako emaitzen eta izan dituzten zailtasunen ebaluaketa eraginkorra egiteko aukera ematen du. Jarraipen horren azken maila irakasleak ikasle bakoitzari ematen dion kalifikazioa da. Hala ere, didaktika-arloan indarrean dauden ereduei jarraiki, ezagutzen ebaluaketa iraunkorra da, ez eta ez azterketa bidezkoa. Irakasgaia osatuta, ikasleek horren ziurtagiria jasotzen dute (hala eskatuz gero). Hainbat kreditu bete ondoren (hiru urtez ikasi ondoren, gutxi gorabehera), Diploma bat jasotzen dute.

Jarduera osagarriak



FYADUk, irakaskuntza-jardueraren osagarri gisa, bere irakasgai-programak sendotzen dituzten kultur bidaiak, bisitaldiak (museoetara), eta beste hainbat jarduera antolatzen ditu. Jarduera horietako asko (erakusketak, hitzaldiak eta konferentziak, kasu) irekiak dira, eta horietan, FYADUrekin lotura zuzena ez duen jendeak ere hartzen du parte. Hartara, FYADUk bere Antolakuntza eta Kudeaketa Dokumentuan jasotzen duen helburuetako bat garatzen ahalegintzen gara; hau da, kultura gizarte osora zabaltzea, esparru akademikora mugatu gabe.