Francisco Ynduráin-en biografia


Francisco Yndurain Hernandez (Agoitz, 1910/Madril, 1994)Batxilergoa Javier Ikastetxean egin zuen, eta Filosofia eta Letra ikasketak Salamancan; Aparteko Sariarekin lizentziatu zen.

Gerora, Madrilen Doktoretza egin zuen. 1935ean Salamancako Unibertsitatean irakasle postua lortu zuen. 1940an, Oviedoko Unibertsitateko Filosofia eta Letrak Fakultateko Hizkuntza eta Literatura Katedra lortu zuen, eta hurrengo urtean Zaragozako Unibertsitatera adskribitu zen. Aipatu unibertsitate horretan katedraduna izan zen hogeita hamar urtez; horrez gain, aldi baterako, dekanorde eta errektoreorde izan zen.

1971an, Madrilgo Unibertsitate Complutentsera joan zen, eta bertan hartu zuen erretiroa. Halaber, Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Idazkari Nagusia eta Errektorea ere izan zen. Esan beharra dago mundu zabaleko unibertsitate askotan jardun zuela irakasle lanetan; ikastaroak eta hitzaldiak eman zituen.
1966tik aurrera, Espainiako Errege Akademiako akademikoa izan zen, eta 1968tik aurrera, berriz, Historiaren Akademikoa. Halaber, Miguel Cervantes Institutuko Kontseilaria izan zen, Ikerketa Zientifikoen Goi mailako Zentrokoa, eta Juan March Fundaziokoa. Jaso zituen merezimenduen artean, Alfontso X.a Jakintsuaren plaka duen gomendioa, eta “OFficier dans l’Ordre des Palmes Academiques” (1963) -Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Ministro Dekretua- daude, baita Vianako Printzea Saria ere, 1994koa.

Bere bibliografia 75 argitalpenek baino gehiagok osatzen dute. Horretaz gain, 30 edizio kritiko baino gehiago prestatu zituen, itzulpen-lan ugari egin zituen eta hainbat liburutarako aitzinsolasak idatzi zituen (besteak beste, Jose Maria Iribarrenen Vocabulario Navarro, Angel Urrutiaren Antologia de la Poesia navarra actual, Jose Amichisen Mi pueblo eta Poesiaren Bilaketa Antologia, 11. liburukia).

Bere lanak filologia hispanikoaren eta literaturaren ingurukoak izan dira. Literaturaren Historiako Katedraduna zenean, bereziki landu zituen Urrezko Mendea, eleberri garaikidea, eta, batez ere, 98ko belaunaldia.